
PLAZAGAIN Ludoteki aurten be martxan!


Zubi barriko rotondan batuko gaz ongoxe baixakun (E-19) arratsaldeko 7 retan. Segurtasun tartiaz eta maskarillak soñin bakotxak beran aldarrikapenak eskutan: PENTSIO DUIÑAK DANONTZAT, HEMEN BIZI HEMEN ERABAKI, OSASUNGINTZA ZERBITZU PUBLIKOAK INDARTU, ZAINTZA LANAK AITORTU….. Nahi dabenak nahi dabena aldarrikatuz!

Hauxe bixalduzku Etxelilatik:
Uztaileako ikastaro bat aurkeztea gatoz gaurkun, May Serrano eta Leire Onzaineaz. Segurtasun neurrixak jarraituz eta protokoluk betez, elkarrekin itsasoa konkistatuko dugu!
Orkak nola, taldean itsasoa okupatzea bilatuko duen tallerra da Orka Maris. Indartzeko igeri egin ezik, emakumeok itsosu konkistatu eta gozatzi bultzatuko da, geure buruez birjabetzeko zein gure indarraz kontzientzixi hartzeko.
Ikastaru bi zatitxan banatute eongo da, bata ikasgelan eta besti itsosun. Lehenengun elkar ezautu, nahi dugunan kontzientzixi hartu eta ikastarun zehar agertzen dizen sentipen eta aspektuk jorratuko diz. Bigarrenin aldiz, konfiantzaz eta segurtasunez itsosun igeri egiteko beharrezko teknikak ikasiko diz.
Uztailan 6tik 10ea | 19:00 – 21:00 | 10€
Ixena emoteko edo informaziñoi gexa nahi ixan ezkeo idatzi edo deitu Etxelila!

Gaur be gure artxibuk arakatzen ibili gaz eta 1988ko kartel hau topa dou ta interesanti eritxi gasku gaxe atati. CIAk (amerikanun espioitzik) ongo egunetan argitaratu daben informin arabera argi eta garbi azaltzen dau zein zan X jaune. Guk kalitan be argi oihukatzen gendun ordun: PSOE-GAL berdin da!


Danonartin elkartik janari bilketa berezixe eingo dau herriko janari dendetan datorren baixakun (ekainak 19) eta zapatun (ekainak 20) herriko jateko denden aurrin. Koronabirusak sortutako larrialdi egoerik herriko familia askoren baldintzak gexaua gogortu dau eta Danonartin elkarti gero eta familixa gexauai lagundu beharrin danez herritarran laguntzi eskatu dau.

Gaurtik aurrea HERRIBUSak udako ordutegixe eukiko dau. Gogoratu 13:30etik aurrea Alde Zaharra oinezkuntzako ixango dala, beraz, 15:00etako bidaia kanpotik eingo dau Herri Busak. Azpixan dakazue udan tzir eukiko daben ordutegixe

Gaur eguerdiko argazkixak diz behian dazenak. 12 xak puntun batu diz Alamedan betiko pankarta atzin, gaur 185 lagun batu dizela esasku antolakuntzakuk. Ez daz etxin geatzeko gure edadekuk, JO ta KE PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!


Hamen gatoz, publiko eittea, PLAZAGAIÑI jantokixan biharrin ibiltxen gazenok hartutako erabakixe.
37 urte hutsik ein baik eta gero, imajinako dozuen modun, erabaki gatxe, baine gure ustez, herrixai, ein geinkenik ekarpenik onena.

Hartutako erabakixe, ulertuko dozuelakun eta danok, osasun larrialdi egoera honetatik urteteko arduraz jokatuko douelakun…
Datorren urtin baine… egurre!
UNANUE Udal Musika eskolatik jaso dou:
Musiki gustoko baduzu eta gure musika eskolako partaide ixan nahi baduzu Ekainan 20 an zabalduko dou 2020-2021 ikasturterako KANPO MATRIKULAZIÑOI . Anima !!!!!!
Informaziñoi gehixa :
– unanuemusikaeskola@gmail.com
– 946134063 telefono zenbakxian
-Idazkaritzan : astelehena – eguaztena- baixaku 10:00-12-00 Martitzena- eguena: 16:00- 18:00
Etorri eta gozatu musikiaz , esku bete aukera dakazu zuei eskeintzeko .

Atzo illuntzin eizan batzarrin hartutako erabakixe da. Herriko kultur talde desbardiñak batu zin bertan eta aho batez hartu ben erabakixe. Jaxan muiñe jenti elkartzi dalako eta gazen egoeran egonda ez dalako bidegarrixe ixan zan erabakixan oiñarrixe. Jairik ospatu ez arren, Kultur Uheri egitasmu ipiniko dau martxan udalak herriko kultur taldikin, uda sasoin herrixan kultur eskaintzi egoteko. Arau guztik betez, herriko frontoin eta kalitan tzir modu dinamikun egin daitezken kultur ekimenak egongo diz Kultur Uheran.
