EH Bilguni martxan osteabe!

Uztailak 12 ko hauteskunde egune hurreatzen dun neurrixan motorrak berotzen ipini douz herrixan. Hasteko astelehenetik zapature egunero eongo da zabalik EH Bilguni, eguerdiko 12:00 tatik 13:30 xeta. Posta bidezko botu etxeko aukeri dakazue ondioik, edo zalantzaren bat argitxu biharra euki ezkero hurreatu berta (lengo Penalty taberna).

Apustu etxeik EZ!

Idatzi eta Bideo hau jaso dou APUSTU ETXEIK EZ! taldetik:

Baguz gitxike kalik hartu eta herrixai kolori emoten! Herrittar batek paetak berbetan ipinitxuz Apustuetxin eta makiñan kontrako burrukiaz bat einaz. JO ta KE Apustu etxi eta joko makiñak herritxik bota arte!

Ekainak 28 (domeki) SEXU ETA GENERO ANIZTASUNAN EGUNE

Aurten be, Ondarrun sexu eta genero aniztasune harrotasunez bizi douela aldarrikatuko dou, heteroarauai planto eginez. Emakume Kontseilutik leiho eta balkoitxatik aniztasunan aldarrixe zabaltzea dei egiten dotzuau, gure herrixan fobiak lekoik ez daukela esatea eta gure herrixak harrotasunez sexu aniztasune aldarri dauela. Banderak, pankartak, kartelak eskuz etxea trebatu garenez, sormena erabili eta zabaldu dezagun sexu eta genero aniztasunan aldarrixe Ondarruko etxitatik lau haizeeta!

Hamen da fruta barrixe, ATUNE!

Antxoa kosteri jun eta Atune hamen da. Desastre berbi ibilikou aurtengo antxoa kosteri ixendateko ta Atunan gañin ipini dabe helburu euskal arrantzalik. Gaur, goxeko 6:30 tan entzun de Turrune ta bakarra joeran danok poztu gaz. Aurreko egunetan motor txikixak ekarri dabela entzun dou ta nahiko urrin billatu ei dabe arrañe diñosku jun dizenak arrantza.

Gu desiaten gaz ikatzan usañe hartu eta atun erruerak ojaelin ikusteko! Aufff!

Zoixonak ANARTZ!!!

Beste urtebetetze bat, zeurikandik, geuandik aparte “zelebrako” dozune. Aurrea du denpori, eta denporik aurrea ein ahala, gerua ta prisa eta premiña handixa dakau danok bueltan, etxin, geuaz egoteko.

Zazen lekun zazela, hartu Turrunerun parte partez besarkada estu-estu bat, hartu Ondarrutik itxoso bete muso iraultzaile.

Ondarruko ERNAIk be, bideo batez helarazi dotsu ZOIXONAK.

Paretetan dan argazki baltza: etxin dan hutsuna handixe, lagunok zeuaz egoteko dakauen falti, herrixak; alkarbizitza eta bakin bidin aurrea eitteko dauken hutsuni.

https://www.youtube.com/results?search_query=ihes+gatibu

Matxe-matxe zaittuau lagune!
Borrokan segi eingo dou, danok etxea ekarri arte!

Preso eta iheslari politikuk etxea!