Aurten ONDARRUn ez douz ospatuko ANDRAMAIXAK!

Atzo illuntzin eizan batzarrin hartutako erabakixe da. Herriko kultur talde desbardiñak batu zin bertan eta aho batez hartu ben erabakixe. Jaxan muiñe jenti elkartzi dalako eta gazen egoeran egonda ez dalako bidegarrixe ixan zan erabakixan oiñarrixe. Jairik ospatu ez arren, Kultur Uheri egitasmu ipiniko dau martxan udalak herriko kultur taldikin, uda sasoin herrixan kultur eskaintzi egoteko. Arau guztik betez, herriko frontoin eta kalitan tzir modu dinamikun egin daitezken kultur ekimenak egongo diz Kultur Uheran.