Zapatu honetan (Ekainak 6) zitxa garrantsitzu dakau Bilboko kalitan.
Egoera honek sortu daben krisi ekonomiko hau, aurretik ordaindu ixan gendune, herritxarrok ez douela ordaindu bihir aldarrikatuko dou eta langilion miseixin konture miloike euro mobiuten dabezen enpresa handixak ordaindu birdabela irudikatuko dou sinbolikoki.
Mezu hau jaso dou Apustuetxin eta makiñan kontrako plataformatik:
Ieup! 🙋♀️ Apustu etxin eta Makiñan Kontrako Plataformi aspaldixan parata eonda, bañe barriro hamen gatoz martxan! 💪💪 Hainbat ekintzan tartin herritxarron atxikimendu lortzeko firma bilketa bat hasti pentsa dou ✍️Honetako, zeuen laguntzin bille gatoz! Ekainan 14tik 27re bitxartin ixango zan hau firma bilketi. Goxitan: 📍Alde zaharrin 🕗9:00-13:00. Arratsalditan : 📍Alamedan 🕟17:00-20:00. Animaten bazaze esko bat bota ta turnon bat etxea asko eskertuko genuke, danon artin lortu bir douen burruki dalako! ✊ Halan bara, plataformako kiden bateaz kontaktun jarri edo idatzi interneteko sare sozialetatik! 🤝☺️ JTK Apustuetxi eta Makiñak herritxik bota arte!
2010eko ekainan 3 an hasi ban bidi TURRUNE digitalak. Ondarruko Ezker Abertzaleko lagun talde txiki batek hartu gendun honen arduri, gaur batzuk ez daz, beste batzuk gehitxu diz. Zertako sortu gendun? Herrixan gertaten zin gauzak konta ta zabaltzeko sare sozialan bidez, ta datuk baieztaten dosku bete douela gure hasierako helburu (milloi bi terdi bixitxa baño gexa euki douz gaur arte).
10 urte hauetan gauza asko gerta diz gure herri txiki honetan, ta danak ez badibe, gexenak jaso douz. Ez ga kazetari profesionalak ez eta iñongo soldatapin gazenak, geure lanak dakauz edo ikasten gabiz, bañe geure denbora libri erabiltxen dou herrixan gertatutakuk zeuei zabaltzeko. Euki douz akatsak (dabillenai pasaten gako) ta igarri be askotan einddou. Iñor mintzi ez dou nahi ixan iñoiz bañe gure oiñarrixak argi ta garbi dakauz. 10 urte hauetan hasi be einga, Facebook, twiter eta instagram-en be bagaz.
Millaka albiste eta argazki sartu douz eta munduko edozein lekutatik irakurri gatxue. Herriko PRESO ta IHESLAXAK, PENTSIONISTAK, GAZTETXI, HERRITXARRAK, FEMINISMU, KIROL TALDIK, KULTUR TALDIK, UDALA, ARRANTZI, EKOLOGIXI, MEMOIXA HISTORIKU, AUZUK, JAXAK, EZKER ABERTZALI … DANAN artin sortzen daben albistik etxen dabe TURRUNE. Onarte alla gaz zeuei esker, noiz arte egongo gazen zeuek esangozue. Bitxartin aurea guz!
Eskerrik asko 10 urte honetan gure ondun egon zazen guztioi!
Bideo hau bixaldu dosku Ainhoak zoixonak emoteko:
Ernaiko gaztik kartel hau ata dabe Turrune zoixontzen! Eskerrik asko!
Udako planak antolatzen hasi zaze? KOASTAko lan taldi buru belarri da lanin uda honetan zerbitzurik onena eskaini eta segurtasun neurri guztixak bermatzeko. Aste honetan hondartzen erabilleri erregulatziaz batea jakiñarazi dosku gure zerbitzuk hondartzatik emoteko aukeri eukiko douela. Beraz, UR KIROL UDALEKUK aurrea duz aurten be! Dakixuen latxeik, COVID 19 dala ta, kutsadurak saihesteko segurtasun protokoluk egokitu behar ixan dou gure zerbitzu guztixeta, batxe UR KIROL UDALEKUTAn etxen douen jarduereta. Neurri hauei jarratxuaz, ERRESERBA prozesu eta guraso baimenak siñatzik, besteak beste, modu telematikun eingo douz (www.koasta.eus).
Azpixan dan irudixe pasan asteleheneku de, bañe gaur be han eongo dizela gogoratu dosku antolatzallik eguerdiko 12 xak puntun PENTSIÑOI duin bat eskatzen. Gogoratu maskarillak eruti eta konzentran albokuaz tarte bat laga birdela.
Gauzak guztik dauke bixitxa bat, hasieri eta amaieri. Illuntzeko 8 retan kanta ta gero UHINEN TXERTOAn azkan irratsaxu eukikou gaur! Asike baakixue, aprobetxa azkan aukeri eta deitxu RADIXUre!!! Gaur be kriston otzari zozketatuko dabe!! RADIXUko telefonun zenbakixe 946134007. Anima!
UHINEN TXERTOA amaitzeko, azkan 2 irratsaxuk eongo diz gaur eta bixar!! Ta horretako otzara eder 2 prepara dabe (beatu, beatu beheko argazkixe); bañe lehiaketaik ez da egongo. Zer enbir de sarixe irabazteko? Ba RADIXUre deitxu eta kontuk konta, kanta, bertsu bota, zoixondu…. Zeuk nahi dozune! Zain eongo eidiz diñozku! Illuntzeko 8 retan betiko morun kantata gero hasiko da irratsaiu!! RADIXUko telefonu 946134007. Baakixue… BIZTU RADIXU!!
Kaixo guztioi ; Datorren Ekainaren 1etik aurrera , berriro ere idazkaritzako aurrez aurreko arreta zerbitzua jarriko dugu martxan.Daukagun salbuespen egoera dela eta , zentrura sartu ahal izateko araudi bat aurkituko duzue sarreran. Arau hoiek honakoak izango dira : . BANA BANAN SARTU . ESKUAK GELAREKIN GARBITU SARTU AURRETIK. MASKARILA DERRIGORREZKOA DA ZENTRURA SARTZEKO . LURREKO SEGURTASUN MARRAK ERRESPETATU. Aurrerantzean eta inolako egoera aldaketarik ezean , honako hau izango da gure lan ordutegia : ASTELEHENA : 10.00-12.00ASTEARTEA: 16.00-18.00ASTEAZKENA : 10.00-12.00OSTEGUNA: 16.00-18.00OSTIRALA : 10.00-12.00 Besterik gabe , Idazkaritza
Honetxek diz gaur Radixu Irratixan eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n.