CUIDADORES dokumentala ( La realidad de los cuidadores de enfermos con ALZHEIMER) botako dabe Azaroak 3 an Kofrai zaharrin arratsaldeko 6,30 tan. Koordinatzalle lez: KOLDO AULESTIA URRUTIA (AFAGIko lehendakaxe) eta OROITZEN ( Ondarruko Alzheimer taldi).
Nahiz eta ongo egunetako albistik covid-19 gaxotasunan ingurukuk ez dizen poztekuk, “normalidadea” gatozen señalik begi bistakuk diz. Aspaldi albo batea lagata euazen zuzeneko musika kontzertuk martxan hasi diz osteabe. APALLU tabernan ongoxe zapatun (U-30) JON BASAGUREN eta domekan (U-31) PETI entzuteko aukeri eukikou. Kontzertuk gabeko 11 etan hasiko diz ta sarrerak 5 eurotan eongo diz.
APALLUn ez bakarrik, BEIKOZINIn be martxan hasi diz kontzertuk, Azaroak 1 (astelehena) JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK + AUDIENCE eukikouz arratsaldeko 7 etan 15 euron trukin.
Beste astelehen bat eta han egon diz herriko PENTSIONISTAK Alamedan 12 xak puntun. Gaur 171 bat lagun egon eidiz esasku antolatzalletako batek (tartin alkati eta zinegotzi bat). 20 minutuko egon aldixe ein eta gero, Pentsionistak daruen borrokin inguruko informaziñoi zabaldu ondoren amatxu de gaurko bilkuri, Jo ta Ke Lortu arte! esanaz.
Gelditxute euan ekimen bat (Covid 19 zala ta ) bueltan dator, zineklube martxan da ta horren adibidi ongoxe domeka arratsaldin ikusiko dozue.”SPACE JAM a new legacy” ikusteko aukeri eukikou Kofrai zaharrin 2. solairun arratsaldeko 5 etan euro biren trukin. Antolatzalli ZETA zineklube.
Ondarin Europako Jardunaldixen barrun ‘Bagoaz’ ikuskizune eskainiko dau domekan Herribixik, Gorabideaz batea. Jardunaldixan aurtengo gaxe ‘Ondare irisgarri eta inklusiboa’ de eta ekintza hau Ondarruko Turismo Buleguk antolatu dau, Udalan eta Foru Aldundixan laguntziaz. Gogoratu, ongoxe domekan (U-24) eguerdiko 12 xetan Frontoin (eurixe egon ezkeo, Kofrai Zaharrin ixango litxake)
Eskatu saskixak urrian 23tik azarun 11a bitartin eta emon hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintziai. Agerraldixan kantik esaten daben latxeik, «geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo» Nafarroako hegoaldin eta erdialdin euskerin ezagutzi bultzatzi eta erabileri sustatzi diz ERRIGORAko saskixakin ataten dizen irabazixan helburuk. Bota esko bat eta erosi saskixe! Sartu: https://www.errigora.eus
Gurasuntzako hitzaldi bat antolatu dabe eta gai garrantzitzuatxik berba eingo dabe Urriak 27 xan arratsaldeko 5 etan Zubi-Zahar ikastolako jantokixan. Hitzaldixe CARMEN ANDERSONek (DISLEGI elkarteko kidi) emongo dau. Hurreatu entzutea!
Irakasli: Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikarixe eta NOKA talde feministako kidi
Ikastaruai buruz: Feminismu gorakada handiko unea bizitzen ari da, eta adin guztixetako emakumk hurbiltzen ari dira mugimendu horretara. Hala ere, askotan, eztabaidak oso eskuragarriak ez diren eta nahiko konplexuak diren kontzeptu eta ideiez beteta daude, eta horren ondorioz, ez dira beti ulertzen. Tailer honen helburua da feminismoaren oinarrizko kontzeptuak eta proposamenak ezagutzea modu erraz eta ulergarrian. Lan egingo dugu parte hartzeko metodologiaren bidez, une teorikoagoekin uztartua.
Egutegixe: Urriak 29 eta 30 Ordutegixe: 17:30-20:30 (baixaku) / 11:30-13:30 (zapatu) Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 5 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK eguerdiko 12 xak puntun. PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN! pankartin atzin batu diz gaur 161 lagun ta 20 minutuko geldialdixe ein ondoren ta daruen borrokin ingurun albistik zabaldute amatxu dabe gaurko ekimena, datorren astelehenin osteabe bertan batuko eidiz esanaz.