Domekan (A-7) kontzertu eongo da Beikozinin arratsaldeko 7 retan IBIL BEDI ta PHYSIS VS NOMOS taldikin. Sarrerak aurretik hartu leikez Beikozinin web orrixan edo egun bardiñin lehiatillan.

Domekan (A-7) kontzertu eongo da Beikozinin arratsaldeko 7 retan IBIL BEDI ta PHYSIS VS NOMOS taldikin. Sarrerak aurretik hartu leikez Beikozinin web orrixan edo egun bardiñin lehiatillan.


Ongoxe domekan (A-7) Alamedan batuko gaz LORTU ARTE! ekimenaz bat eitteko. Herriz herri Euskal Herri osun ataten dazen argazkixakin bat eingou Ondarrutarrok domekan eguerdiko ordu batetan atako douen argazkixaz, ta Azarun 20 an danok Bilboa. Autobuse atako da berta juteko ta ixenak ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan emon birkodiz.

Azaroak 5 (baixaku) gabeko 11 etatik aurrea NOYA tabernan GORKA UGARTE eta UNAI OSA eongo diz musiki ipintxen. Hurreatu!

Aurrera esan gendun latxeik, AURRERA MENDI TALDEkuk hasitxe daz mendi ireerakin eta ongoxe domekan (A-7) BERNEDO-SAN TIRSO-LAGRAN mendi ibilbidi eingo dabe, Araba aldin. Berta juti pentsata daukenak, Azarun 4 rarte dauke epi ixena emoteko ANAITASUNA tabernan.

Ongoxe zapatun (A-6) Ondarruko EH Bilduk herri batzar bat antolatu dau arratsaldeko 5:30 tan Kofrai zaharrin. LARRAITZ UGARTE ixango da hizlaxe ta herriz herri EH Bildu sendotzeko urratsak zelakuk ixango dizen azaldukozku. Interesgarrixe ixango dalakun bertaratzeko deixe luzatzen dosku.

UNANUE udal musika eskolik mezu hau zabaltzeko eskatuzku:
Bi urteren ostin , barriro martxan ipiniko dou kantu zaharren kantagintza ikastaru azaroan 5 etik aurrea. Hori dala ta , hamentxe bialtzen dotzuet itsatsita ikastarun kartela ahal dozuen neurrixan zabal dezazuen . Besterik gabe ,eskerrik asko zuen laguntzagatik eta laisterarte.

Zeatxik jungo ga Bilboa azaroan 20an? EHBilduk, “Konpromisoa” lemapin, Euskal Herri aske baten bidin urratsak emoteko prest dazen herritarrak batu nahi dotxu osteabe Bilboko kalitan tzir.
Horretako jaxo giñan eta horretan zorretan gaz: naziñoi aske, justu, feministi, ekologisti, antifaxisti, euskaldune eta bakiaz konprometitute gaz, eta ez dou etsiko berau lortu arte.
Lehentasunezku dalako, zuaz egin nahi douelako, azaroan 20an Bilbon eingo dan manifestaziñoi nazionalin parte hartzea gonbidatzen zatxuau. Gu han eongo gaz, eta zu?

Ondarrun be propaganda lanetan ibili diz hainbat kide.


Gaur illuntzin kontzertu eukikou APALLU tabernan JON BASAGURENen eskutik. Gogoratu gabeko 11 etan hasiko dala ta sarrerik 5 euro balixoko dabela.

Herriko saharar herrixan aldeko elkartik mateixal sorta ederra dauke eskoartin. Kalin gazte eta ez hain gazte askoren artin ikusi geinkez euran logodun jertsak, telazko boltsak, kamisetak…
Gabonak be hurreatzen datozela, opari ezin originalaua etxeko aukera ederra emoten dau Yaalah elkartik. Oparixe etxiandik aparte, elkartasun proiektutan lagunduko dozu.

Eskarixak AZARUN 20 baino lehen ein bir diz lotura honetako formulaxu beteta. Bertan agertzen diz bete beharreko datuk eta jasotiai buruzko informaziñoi.

Hauxe da saritan zabaldu daben mezu:
YAALAH ELKARTIN SUDADERAK, KAMISETAK eta BOLTSAK ESKATZEKO AUKERI!
Herritxar askorek galdetuzkule ikusitxe jertsak eskatzeko aukera barri bat egongo da, batxe kamisetak, boltsak eta kalendaxuk eskatzeko be. 🗓 ⚠AZAROAK 20 ESKARIXAK ETXEKO AZKANENGOKO EGUNE.
📝 Jertsak edo kamisetak formulaxo hau beteta eskatu bihir diz: https://labur.eus/YAALAHSUD6
Bertan agertuko gatzue eskarixe etxeko bete beharreko guzti. Behin eskarixe eindde korreoz abisako dotsuau noix eta nun jaso bihir dizen sudaderak.
Eskerrik asko!
Yaalah elkartea 🇪🇭✌🏽🐪
Honek diz asteburu honetan Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dizen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

.