42 urte pasa diz Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hil bela Guardia Zibilak Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrixan. Hasieran ETA erakundeko militanti eta gero Komando Autonomo Antikapitalistetako erakundeko partaidi. 1977ko sasi indultuaz kalea urten ban azkeneko presu ixan xan “Ondarru”. Bi urte geruaua hil ben Guardia zibillak.
Argazki honetan ikusi leike herrixak zelako berotasunaz hartu ban Fran 77ko amnistixiaz urten banin. Berauako argazkixan Franen hileti.
Ixez, Ondarruko Ezker Abertzalik memoixa kolektibun ingurun etxen dabilen lanketin barrun, oroimen plaka hau ipini ban Fran jaxo zan etxin aurrin.
Batzuk inposatu nahi doskun errelato bakarran aurrin, memoixa kolektibu osatzi gelditzen gazku. Etorkizuneko belaunaldixai iraganan inguruko trasmisiñoi etxi geure esku da, bestelan etsaixak eingo dotsa.
Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologian lizentziatu, literatur kritika feministan formatute eta Skolastikako kidi. Egutegixe: urriak 15, azaroak 12, urtarrilak 14, otsailak 11, martxoak 11 eta apirilak 8 (baixakuk). Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikula: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Ikastaro literario hau ikuspegi historikotik landuko da. XIX. mendin emakumik euken egoeran kokatzeko datu historiko eta soziologikuk baliatuko dou. Literaturarin historia, literatur teoria eta literatur kritika baliatuko dou garai honetako emakume idazlin lanak berrirakurtzeko. Idazle ezagun eta klasikuk hain zuzen be: Austen, Shelley, Bronte ahizpak, Gaskell ,etab.
Beste emakume bat eraila Euskal Herrixan. Martitzenin emakume bat hill ben Gasteizen ta hori salatzeko konzentraziñoi bat eingo da ongoxe zapatun (U-16) Alamedan eguerdiko 12 xetan. Aurten, bost emakume hil dabe indarkeixa matxistin eragiñez Euskal Herrixan.
SAREk manifestaziñoi nazionala antolatu dau Urriak 23 rako (zapatu) Ibilian ibilian ETXERAko bidean lelopin. Ondarrutik autobuse atako da berta juteko eta ixenak emoteko ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan eukikozue aukeri. Autobuse Zaldupetik urtengo dau arratsaldeko 3 retan. Euskal presuk ondioik bixi dotxuen salbuespenezko neurrixak bertan behera lagateko garaxe da, bidi etxen hasitxe gaz, bañe ondioik bide luzi dakau alkarreaz etxeko. DANAK ETXEA EKARRI ARTE, JO TA KE!
Ernaiko gaztik deixe ein ein dabe, Urriak 12an eguerdiko 13:00etan Alamedan eingo dan eskualdeko mobilizaziñoin parte hartzea.
Faxismo españolaz apurtu bir douelako ta jai egun honek ordezkatzen dabena lotsagarrixe dalako, gaztik argi diñue: INDEPENDENTZIXI!
Euskal Herriko herri ezberdinetan burutuko dizen mobilizaziñoin harire, ekimen ikusgarri hau ein dau Bizkaiko Ernaik Lemoan. Bando frankistin oroimeneko 10 metroko gurutzi bota dabe:
💥 Gaur ikur frankistak eraitsi, biharko mobilizazioetan bestelako Euskal Herri baten alde borrokatu! Espainiar faxismoaren eta 78ko erregimenaren hautsiz, #GazteokIndependentzia! ✊🏽 pic.twitter.com/IoiL0OZI0z
PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN! pankartin atzin batu diz gaur osteabe Alamedako PENTSIONISTAK. Gaur 177 lagun batu diz (alkati eta zinegotzixak barne) 20 minutuko egonaldixan, astetik astea gerua ta jente gexa duzela batzen be esasku antolatzallik. Datorren asteleheneako geatu diz osteabe Jo ta Ke Lortu arte, esanaz.
Urrian 13 an arratsaldeko 6,30 tan eta Etxelila eta Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako ekitaldixe eukikou Etxelilan. Hizlarixe: Ane Labaka Mayoz, bertsolaxe, sortzaili eta ikerlaxe. Bertsolaritza feminismotik ikertzen dabil.
Umore politiku de; gizarte-desoreken isla dan praktika soziala. Umorik, boteri danin, normak markatutako genero-arauk iraunarazteko balixo leike. Kontraboteri danin, aldiz, genero-arau horrek zalantzan jarri eta iraularazteko be balixo leike. Feminismuk umori arma latxeik baliatu beharko luke (askotan baliatzen dau).
Liburu irakurlin kurtso barrixe be hamen da. Oso erreza da bertan parte hartzi, gustoku badozu liburuk irakurti eta irakurri dozune komentati hauxe dozu aukeri JOSE MARI URTEAGAK zuzentzen daben ekimenin. Irakurketan ingurun berba etxeko udal liburutegixan batzen diz hilleko azken zapatutan goxeko 10 etatik 12 xeta. Aurten aukeratutako liburuk argazkixan agertzen dizenak ixango diz eta hasteko Urriko liburu EREIN argitaletxeko PROLETERKA liburu ixango da. Anima eta hartu parte!