Albiste honen helburu de gogoratzi gaur illuntzin Alde zaharretik hasiko dala 8retan PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi. DANAK ETXIN ikusi arte, gu kalin!

Albiste honen helburu de gogoratzi gaur illuntzin Alde zaharretik hasiko dala 8retan PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladi. DANAK ETXIN ikusi arte, gu kalin!

Mezu hau jaso dou Unanue udal musika eskolatik:

2023- 2024 ikasturteko MATRIKULAZIO EPI ZABALIK maiatzan 15etik ekainan 20re.
Animatu eta etorri MUSIKIAZ GOZATZEA UNANUEa!!
Musika Tallerra (4 – 7 urte), abesbatzak, talde instrumentalak, konboak, kamara musika… eta ASKOZ GEHIAGO ONDARROAKO UNANUE UDAL MUSIKA ESKOLAN.
Hizlarixe: Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi. Egutegixe: Maiatzak 10 eta 17 (eguaztenak) Ordutegixe: 18:30-20:30 Leku: Etxelilan

Hitzaldixetan lodifobia ikuspegi politiko batetik landuko da, hau heteropatriarkatuarekin aliantzan ulertuz. Tailerreko edukixak biolentzia estetiko, mediko eta moralak lodioi zelan eragiten diguten aztertzean zentratuko diz, beti be arrazakeixiaz, matxismuaz edo kapitalismuaz dazen gurutzaketak kontuan izanik. Tailerrin landuko dizen ideiak Lucrecia Mason, Magda Piñeyro edo Virgie Tobar pentsalarixan liburuetatik tiraka ein diz ikuspegi foucaultiar eta transfeminista batetik landute.
Aurtengo IBILALDIko egitarau zehazten dun neurrixan jakindou herrixan eukikouzela goi mallako artistak (aspertzeko astirik eztou eukiko):




Astelehenero morun herriko pentsionistak euran aldarrikapenak kalea ata dotxuez!
150 bat lagun batu diz alamedan IPC erreala, pentsiñoi publiko eta duinak, genero-arrakali ezabatzi… eskatzen.
Datorren astelehenin be bertaratzeko deixe ein dabe eta zapatu honetan 12:00etan kalekutzeko eskilaretan eingo dan kontzentraziñoire batzea anima dotxuez herritxarrak!


Herrittarrai geure asmuk azaltzeko eta eon leikezen zalantzak argitxu eta iritzixak entzuteko, Urtzaz berbetan solasaldixak eingotxu herriko EH Bilduk. Zerrendakidi douen Urki Olaetxea ixango dau lagun. Maiatzak 10, eguaztena, 18:30ean, Kantoipe errebueltan.

Entzun TURRUNE! badator ANTXOA egune, lelu ipinitze aurtengo jaxai. Egitarau zabala prestatu dabe egun horretako (azpixan irakurriko dozuen latxeik). Antxoi herriko aberastasunaz lotzen dou herrixan, hiru bat urtin gure kostaldetik ihes eginda euana aurten iñoizko kopuru guztik gainditzen dabil gure portun (adibidez, Maiatzeko lelengoko astin 150.000 antxoa kaja sartu dizela baieztatu dosku Kofraxatik).


Gaur goxetik eguerdirarte egon diz kalekutzeko eskillaretan ELKARTASUNeko otzarin boletuk saltzen PRESO ta IHESLAXAN aldeko lagunak, sostengu ekonomiku lortzeko helburuaz.

Azpixan agertzen dizen zenbakixak diz irabazline eta ordezku. Zoixonak eta ondo ein irabazliai!

Honek diz astebukaera honetan Zaldupe udal futbol zelaxan AURRERAko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Cristina Chiquin Rodriguez argazkilai eta kazetari guatemalarran argazki-erakusketa ikusgai egongo da Etxelilan, maiatzaren 2tik 31ra bittartin.

Emakumin memoixi eta justizixin aldeko borroki dokumentatzen daben argazki erakusketi de, haren bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dotxun irudixez osatute. Euran lanaz, bixitzakin, pozakin, miñakin, tristurakin eta indarrakin, alkarreaz eraikitzen jun dizenak diz, ixiltasunak eta beldurrak inposatutako istorio hau hautsi ahal ixateko.
Batzuk bestik baño beldur gexauaz, bañe Justizixi bilatzen jarraitzen dabe. Bai Barne Gatazka Armatun desagertutakun familixak, bai egun desagertutako biktiman familixak; negar etxen jarraitzen dabe alaba, arreba edo ama falta dotxuelako.
Badirudi Guatemalan gerrak jarraitzen dabela, nahiz eta on emakumin aurkako gerri ixan. Haren gorputzak eta bizitzak diz borrokin abangoardixan dazenak.
Bizitzaren aldeko borroka honetan, emakumin aurpegixak eta bixipenak diz protagonistak. Irudi hauetan, justiziaren, bizitzaren eta maitasunaren bilaketaren lagin diren testigantzak, ahotsak eta aurpegixak islatzen diz. Ezarritakotik harago duz, lurraldin eta komunitatin erraietatik datorren egia salatu eta ezagutarazi ahal ixateko.
Lagunen Artean – Entreamigos erakundearen eskutik.