Maiatzak 13 (zapatu) XXII. ANTXOA egune!

Entzun TURRUNE! badator ANTXOA egune, lelu ipinitze aurtengo jaxai. Egitarau zabala prestatu dabe egun horretako (azpixan irakurriko dozuen latxeik). Antxoi herriko aberastasunaz lotzen dou herrixan, hiru bat urtin gure kostaldetik ihes eginda euana aurten iñoizko kopuru guztik gainditzen dabil gure portun (adibidez, Maiatzeko lelengoko astin 150.000 antxoa kaja sartu dizela baieztatu dosku Kofraxatik).