Martxoak 11 (zapatu) ETXELILAk 10 urte ospakizun egitarau!

Etxelila zabaldu zanetik bost urte pasatu zile ospatu gendun 2019 xan, eta egun horretarako Etxelilai propixo eindako abesti bat be badakau on. Holaik diño letrik:

“Zor bat geneukan,

geure buruarekin zor bat:

Horma zaharrak hautsi

Eta libre izatea.”

Etxelilan sortu douen emakumion topaleku ezinbesteku ixan da zor hori kitatzeko bidin, feminismun bidin, aurrea etxeko. Horreatxik, 2013. urtetik hona alkarreaz egindako ibilbidiai aitortza etxeko aprobetxatu nahi dou 10. urteurrena.

Urte hauetan, bakotxa bere eran, Etxelilan parte ixan zazen guztioi urteurrena alkarreaz ospatzeko gonbidapena luzatu nahi dotzuau. Hamarkada honetan egindaku ospatzeko eta beste hainbeste etxeko indarrak batzeko hitzordu dakau martxoan 11an. Eta egitarau ederra prestatu dou horretako. Etorri!

*Etxelilan bazkalduko dou alkarreaz, bañe janarixe bakoitxak etxetik ekarri beharko dau konpartitzeko. Edarixak gure kontu!

Bazkaltzeko eta osteko bakarrizketako zenbat ixango gazen kalkulateko, otsailan 24a orduko apuntatzi eskatu nahi dotzuau; email honi erantzunez, telefonoz edo zuzenin bulegoa hurreatute.

Zuen zain egongo gaz

Otsailak 21, KARNABAL martitzena!

Herriko ikastetxik mozorrotute kalea urteteko egune bihurtu de egun hau, umikin batea gurasuk, noski. Aspaldi baten suerte txarra dan eukitxen egune dala esan birdou, eguraldixe dala ta, ia ongun hori aldatzen dan eta denpori geure alde dan. Azpixan ikusiko dozuen kartelin ikusiko dozuez egunin tzir egongo dizen ekitaldixak. Ia ondo pasten douen danok, mozorroz jantzirik.

JOSE MARI NABERAN IV. herri krosa!

Martxoan 19 xan (domeki) ospatuko da herrixan, IV. herri krosa JOSE MARI NABERAN, Zubi-Zahar herri ikastolik eta XE Ibilaldia 2023 xak antolatute. Aurten be hiru ibilbide eukikotxu: txikixe (380 mt) ertaine (1.340 mt) eta handixe (7.200 mt). Lelengoko bixeta juteko 2 euro ordaindu biko da eta batzen dan diru YAALAH elkartintzako ixango da. Nausixanin 12 euro ordaindu biko da. Azpiko kartelin dakazue bakotxan ibilbidi. Hasi beroketakin eta hartu parte!

ETXELILAtik LILATOIre!

ETXELILAtik zabaldu daben mezu:

114 korrikalai jungo gaz Etxelila Aringaingan taldin LILATON- DONOSTIrE, aurten inoizko gexen. Zoixonak eta eskerrik asko!

Kamisetak jasotzeko egunak martxoan 1a eta 2a ixango diz, 16:30etatik 20:30eta, Etxelilan.

Autobuse 7:45ean Zaldupetik urtengo dau, eta itzultzeko 18:00etan Donostitxik.

“Etxelilak garrantzi handixe dauke herriko emakumin ahalduntze prozesun eta horren erakusle da martxoan beteko dotxun 10 urtitan zer nolako lana egin dan bertatik: Jabekuntza Eskola, ikastaruk, eztaibaidagunik… Espazio horietako bat da Aringaingan taldi, ARANTZA BURGOA AGIRREGOMEZKORTAk zuzendutako korrika taldi. Halako egitasmuk sustatuz eta emakumin ahalduntze prozesutan sakonduz lortzen diz halako zenbakixak.”