ETXELILAtik LILATOIre!

ETXELILAtik zabaldu daben mezu:

114 korrikalai jungo gaz Etxelila Aringaingan taldin LILATON- DONOSTIrE, aurten inoizko gexen. Zoixonak eta eskerrik asko!

Kamisetak jasotzeko egunak martxoan 1a eta 2a ixango diz, 16:30etatik 20:30eta, Etxelilan.

Autobuse 7:45ean Zaldupetik urtengo dau, eta itzultzeko 18:00etan Donostitxik.

«Etxelilak garrantzi handixe dauke herriko emakumin ahalduntze prozesun eta horren erakusle da martxoan beteko dotxun 10 urtitan zer nolako lana egin dan bertatik: Jabekuntza Eskola, ikastaruk, eztaibaidagunik… Espazio horietako bat da Aringaingan taldi, ARANTZA BURGOA AGIRREGOMEZKORTAk zuzendutako korrika taldi. Halako egitasmuk sustatuz eta emakumin ahalduntze prozesutan sakonduz lortzen diz halako zenbakixak.»