PLAZAGAÑEko jantokixe aurrea atateko hainbat aurre lan einbir ixaten diz. Batzuk montajin eta desmontajin hartzen dabe parte beste batzuk garbiketan bestik bazkai ta afaxetan esko bat botaten…auzolana deitzen dotzau guk, ta hori dana ondo urteteko tropa handixe bihir ixaten da. Prest zaz esko bat botateko zeube? Azpixan dakazu laneko egitarau, hurreatu ahal dozunin. Esko zabalik hartukozatxuau!
Ezagutzea emon dabe aurtengo jaxan kartel irabazli eta egilli, LARA LARRAÑAGA SALEGI ixanda “LEOKADIN AMETSAK” ixenburuaz. Daneta 23 lan aurkeztu diz eta herriko taldik eta eragillik eindako bozketa bidez aukeratu dabe beran lana. Zoixonak LARA!
Uztailan 6an, 17:30etan ixango da Etxelilan. Aditu baten laguntziaz, Zapato Azulin identifikatutako hutsunik eta hobetzekuk konpartiu eta Andra Mari jaxai begirako protokolu adosti da helburu.
Bakotxai dagokion arduri hartute eta guztion konpromisuaz lortuko douelako indarkeixa matxistaik gabeko Ondarru bat eraikitzi.
ANDRA MARI JAXETAN, ERASO MATXISTEI AURRE ETXEKO PROTOKOLUN LAN-SAIU
Jaxak gune askik eta seguruk ixan bihir dabe, eta bertan parte hartu nahi daben edonorentzat gozamenerako guni. Halan da be, badakiau jaxan testuingurun erreproduzitu etxen dala egunerokun bixi douen indarkeixa matxistan zenbait molde, eraso sexista eta sexualak bereziki.
Horreatxik, aurten be Emakume Kontseilutik, Radixu Irratixaz koordinatute, Zapato Azulai begire, hainbat jarduera eta tresna ipini douz martxan: eraso matxistan arreta zerbitzu abian jarri dou eta horrekin batea, 2019ko jaxetarako adostutako “eraso sexistai aurre etxeko protokolu” oinarri bezala hartute, txosnaguniaz elkarlanin, protokolu landu dou eta herriko taberna guztixakin konpartiu.
Emakume Kontseilutik eta Berdintasun Sailetik positiboki baloratzen dou zabaldutako prozesu. Halan da be, lanketiaz jarraitxu beharra dala uste dou; horreatxik, Andra Mari jaxai begire Ondarruko norbanako, elkarte eta eragillik animatu nahi dou, borroka honetan inplikatu daitezen. Bide horretan, eraso matxistai aurre etxeko protokolun hobekuntzak adostu eta herrire sozializatzeko lan saiure gonbidatzen zatxuau.
Amatxu gaskuz jaxak. Gaur buruko minak pasa, bixar gauzak desmonta eta garbitxu, eta astelehenetik aurrea atzea be geure zeregineta, bihar asko dakau etxeko eta! Hamen atzoko argazki batzuk:
Herriko gaztik gazte egune ospatzen dabiz. 12xetan Turubi baja da, parrandako goguaz eta uli rapata. Ondarruko gaztiai popi mobiuteko esan dotse, herrixan inplikateko. Eta gero txarangi, kalejiri, bazkaixe, jokuk… eta egunak aurrea jarraitzen dau. Gabaz, kontzertuk. Eta bixar, bixarkuk!
Urtero lez, jaxetako lelengoko egunin ospatzen douen ekitaldixe ixaten da. Bertan 450 lagun elkartzen ga (PLAZAGAÑIN ez da sartzen jente gexa) ta ensaladiaz hasten gaz, marmitxakuaz eta atun erriaz jarraitxu, ta melokotoiaz, kafiaz ta patxaranaz amaitzen dou. Gero geure bertsolai ofizialak (Botx, Arrizabalaga, Maia) amaieri emoten dotze ekitaldixai. Hor bittartin, urtin ez douen ikusi lagunakin luze ta zabal egoteko astixe eukitten dou. Aurten adibidez KANDIDOk plazagañi ezautukorau, ta bebai URTZA, ZUNBELTZ ta IGORreaz egoteko aukeri eukiko dou. Ondiokan badaz sarrerak nahi dabenak agertu, bañe…