Maiatzak 30 (eguaztena) konzentri Alamedan: Hamen lan ein hamen erabaki gure Lan baldintzak!!

M30 in lanuzte eta mobilizaziñoik egingo douz estatalizaziñoin kontra,
hamen lan ein ta hamen erabakitzeko eskubidin alde.
Estatalizaziñoiaz, urte eta borroka askon ondoren lortutako gure lan
hitzarmen eta eskubidik kendu nahi doskuz beste lan hitzarmen
okerrauak eta prekaixuk inposatu. Nahiku de! Horreatxik urtengo ga
M30 eguaztenin kalea. Hamen lan egin eta hamen erabaki nahi douelako.
Gure hitzarmen eta lan baldintzak galtzik, gure bizitzan prekarizaziñoire
eruten gatxuelako.

konzentri ALAMEDAn hamen lan hamen erabaki 2018-05-30 LAB

 

Maiatzak 26 (zapatu) BILBOa guz PENTSIÑOIN duin batzun aldeko manifestaziñoire

Pentsiodunak-manifestaziorako-deia-egiten 2018-05-20Maiatzak 26 zapatu pentsiñoi duinan aldeko manifan parte hartzea deitu dabe Lea Artibai eta Busturiako hainbat herrixetako pentsionistak martxan eta LAB Helduak-eko kidik atzo eman gendun prentsaurrekun.

Astelehenero, herriz herri, manifestazioak antolatzen gabiltzenak bi eskualdeetan atzo batu ginen Ondarroan larunbateko manifestazioari bultzada emateko. Gernika-Lumo, Ondarru, Foru, Natxitua, Mutriku, Aulesti eta Lekeitioko kideak manifestazioak duen garrantzia azaldu eta mobilizatzen jarraituko dugula adierazi genuen.

Azken asteotako elkarretaratze jendetsun ostin, aldarrikapenak kalea atako dou. Eta herritar guztik deitu nahi dou protestetan parte hartzea. Ixan be, pentsiñoi duin publikun gaxe ez dagokie bakarrik pentsiodunai bakarrik, jendarte osuai baizik. “Danon arduri de, eta guztioi eragiten dosku. Gaztiauan etorkizune be jokun da”, azaldu dau Joxe Felix Agilera LAB Helduak-en eta Pentsionistak Martxan-eko Bizkaiko koordinatzailik.

Mobilizaziñoin eskaera nagusixe Europako Gutun Sozialak ipinitxako 1.080 euroko gutxiengo pentsiñoi bermatzi baldin bada be, horreaz batea beste bi eskari egingo douz: alde batetik, %0,25eko “igoera ziztrinan” ordez pentsiñoik KPIaren arabera altzati eta beste alde batetik azkenaldiko erreformak deuseztatzi aldarrikatuko dou kalerik kale.

Hainbat herrixetan autobusak antolatu dotxue manifestaziñoire juteko.

Ixena emoteko lekuk eta irteera ordutegxiak:

* Aulesti. Ubilla taberna. 16:30ean, Herriko Plazatik.

* Lekeitio. Jubilatuen elkartea. 16:15ean, San Andres auzotik.

* Mutriku. Anaiarte Biltokia. 10:45ean, Goiko biribilgunetik.

* Ondarroa. Antiguako Ama jubilatuen elkartea. 16:00etan, Ondarroako portutik (Kamiñazpin ere egingo du geldialdia).

LAB Helduak eta Pentsionista martxanetik mundu guztixai manifestaziñoin parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dotzau.

Gaurko borroki, bixarko garaipena

Maiatzak 11 (baixaku) 5. ELKARTASUN BERTSO saiu Kofraxan (barran)

Ongo baixakun, hilak 11, enkarteladin ostin, 5. elkartasun bertso saiu ixango ra Kalare Deuna kofraixan (barran). Danak Etxea!n eskutik lau bertsolari bizkaitxar etorriko gaskuz: Nerea ibarzabal Salegi, Ane Labaka Mayoz, Malen Amenabar Larrañaga eta Miren Amuriza Plaza. Gaijartzaile biharretan Esti Alberdi Burgoa ondarrutarra eongo ra. Sarreri 5 euro ixango ra bertan. (aurretixaz ez tiz salduko)

bertsolaxak DANAK ETXEA 2018-05-11

Maiatzak 19 (zapatu) ANTXOA egune 2018

Aurtengo Antxoa egune maxatzan 19xan ospatuko da eta urtero lez ekimen desberdiñak osotuko dabe egune. Zubizarretik eta Kantxope errebuelta bitxartin postu desbardiñak ipiniko diz era desberdiñetan prestatutako antxoa pintxoz osotutakuk dastateko (Gildak, Antxoa frituk, Antxoan tortillak etab). Antxoa pintxo lehiaketan be parte hartuko dabe herriko taberna desbardiñak. Barritxasun latxeik, Eskupelota jaialdi mistu eingo da estreñakoz herriko frontoin.

maiatzak 19 ANTXOA egune