Maiatzak 26 (zapatu) BILBOa guz PENTSIÑOIN duin batzun aldeko manifestaziñoire

Pentsiodunak-manifestaziorako-deia-egiten 2018-05-20Maiatzak 26 zapatu pentsiñoi duinan aldeko manifan parte hartzea deitu dabe Lea Artibai eta Busturiako hainbat herrixetako pentsionistak martxan eta LAB Helduak-eko kidik atzo eman gendun prentsaurrekun.

Astelehenero, herriz herri, manifestazioak antolatzen gabiltzenak bi eskualdeetan atzo batu ginen Ondarroan larunbateko manifestazioari bultzada emateko. Gernika-Lumo, Ondarru, Foru, Natxitua, Mutriku, Aulesti eta Lekeitioko kideak manifestazioak duen garrantzia azaldu eta mobilizatzen jarraituko dugula adierazi genuen.

Azken asteotako elkarretaratze jendetsun ostin, aldarrikapenak kalea atako dou. Eta herritar guztik deitu nahi dou protestetan parte hartzea. Ixan be, pentsiñoi duin publikun gaxe ez dagokie bakarrik pentsiodunai bakarrik, jendarte osuai baizik. “Danon arduri de, eta guztioi eragiten dosku. Gaztiauan etorkizune be jokun da”, azaldu dau Joxe Felix Agilera LAB Helduak-en eta Pentsionistak Martxan-eko Bizkaiko koordinatzailik.

Mobilizaziñoin eskaera nagusixe Europako Gutun Sozialak ipinitxako 1.080 euroko gutxiengo pentsiñoi bermatzi baldin bada be, horreaz batea beste bi eskari egingo douz: alde batetik, %0,25eko “igoera ziztrinan” ordez pentsiñoik KPIaren arabera altzati eta beste alde batetik azkenaldiko erreformak deuseztatzi aldarrikatuko dou kalerik kale.

Hainbat herrixetan autobusak antolatu dotxue manifestaziñoire juteko.

Ixena emoteko lekuk eta irteera ordutegxiak:

* Aulesti. Ubilla taberna. 16:30ean, Herriko Plazatik.

* Lekeitio. Jubilatuen elkartea. 16:15ean, San Andres auzotik.

* Mutriku. Anaiarte Biltokia. 10:45ean, Goiko biribilgunetik.

* Ondarroa. Antiguako Ama jubilatuen elkartea. 16:00etan, Ondarroako portutik (Kamiñazpin ere egingo du geldialdia).

LAB Helduak eta Pentsionista martxanetik mundu guztixai manifestaziñoin parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dotzau.

Gaurko borroki, bixarko garaipena

Iruzkin bat utzi

agenda, Eskubide sozialak, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.