
agenda
Urriak 14 (domeki) mendi irteeri AURRERA mendi taldiaz
Anaitasuna tabernan emon birdau ixena mendi buelta honeta jun nahi dabenak eta azkanengoko egune Urriak 11 ixango da. Ibilbidi: La Leze-Olano-Otzaurte.

Urriak 1 (astelehena) manifestaziñoi PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE! Alamedatik

Uztailak 26 (eguena) BIREN zuzenin Beikozinin

Uztailak 28 (zapatu) Jai Latinu Gaztetxin

Uztailak 7 (zapatu) ARNASA egune
Egun guztiko jaxe antolatu dau ARNASA elkartik zapaturako gure herrixan. Musikarixak, erraldoik, dantza tallerrak, tonboli, umintzako jolasak, entzierru, sardiña jana…
Ekainak 22 (baixaku) ZALDUPE Eskolako ikasturte amaierako jaxe

EKAINAK 23 (zapatu), GAUERDIA/ San Juan bezpera: AKELARREA.
Idatzi hau jaso dou ARTELAN KULTUR ELKARTIn eskutik:
Gutun honen bittartez jakinarazi nahi dotzuau ekainan 23ko gauerdixan Artelan Elkartik urteroko Akelarri eingo douela.
1988an hasi giñan Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sue egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bixik jarraitzen daben ekintza dou hau.
Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatute zaze!
Etorri Erdi Aroko erropakin jantzitxe, eta ez badakazue, geuk lagako dotzuau. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun eongo gaz jazten.
Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasuok, eta nahi duzuen lagun guztikin etorri, danon eskutan dalako gau majiko honetako giro berezixe mantentzi, irrintzike, dantzan eta kantun.
Bide batez, ikastetxeko irakasleoi ikasturteko azken egunetan udako solstizixuai buruzko euskaldunon ohiturak ikasliai kontati idea ona dala iristen gasku giru berotzen juteko: sorgiñan ipuinak, akerranak, gure mitologixako pertsonaiak, konjuruk, ukenduk, bedarrak, garbitzen daben su berritzaili, paperin idatzitakuk suta…
Edo San Juan sutako ondarrutarron ohitxuri, sutarako egur zaharrak batzen, zeiñek tontor handixaua, “endreruk”, erdiko “palu”, auzuk eta auzutako kantak…
Aumak eta atxitxak prest ixango dozue txikitxazko pasadizuk kontateko, seguru!
Astilleru ta Kanttoipe,
Kamiñazpi, Kamiñalde,
San Juan bezperan suak eitxeko,
beti prest gerade.
Gabaz eta arratsalde,
gazte eta ume talde,
pozik gabiz gu oihu eginaz
bakoitza bere alde (bis)
Azpitik zuhaitz adarrak,
gainetik egur igarrak,
abe ondoan pilloturikan
tresna za(ha)r ta abarrak.
Gora Astilleruko larrak!
Gora Kanttoipeko garrak!
Umeak pozik, gazteak alai,
zoraturik zaharrak (bis)
Ekainak 15 (baixaku) UNANUE Musika eskolako ikasturte amaierako kontzertu
ADI LEKU ALDAKETI: Gaur ixango da ikasturte amaierako kontzertu Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolin eskutik. Egueldi txarratxik, kamiñazpiko elixan ixango da.
📆 Ekainak 15
⏰ 19:00etan
📍 Kamiñazpiko elixan ixango da

Ekainak 18 (astelehena) zientzialaxan hitzaldixe Beikozinin: Iter proiektua eta fusio nuklearra, ETORKIZUNEKO ENERGIA?
Energixiai buruz ixango da ekaineako Zientzialaxak antolatu daben hitzaldirako gaxe. Hizlarixe Mª Goretti Sevillano Berasategi Ingeniarixe ixango da. Ezin zeinke galdu!
