EKAINAK 23 (zapatu), GAUERDIA/ San Juan bezpera: AKELARREA.

ekainak 23 san juan gaba 2Idatzi hau jaso dou ARTELAN KULTUR ELKARTIn eskutik:

Gutun honen bittartez jakinarazi nahi dotzuau ekainan 23ko gauerdixan Artelan Elkartik urteroko Akelarri eingo douela. 

1988an hasi giñan Arrigorritik kalejiran bajatzen eta Musika Plazan sue egiten, eta ondarrutar guztioi esker, bixik jarraitzen daben ekintza dou hau.

Eta aurten be bertan parte hartzea gonbidatute zaze! 

Etorri Erdi Aroko erropakin jantzitxe, eta ez badakazue, geuk lagako dotzuau. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun eongo gaz jazten. 

Zatozte ume, gazte, atxitxe-aume eta gurasuok, eta nahi duzuen lagun guztikin etorri, danon eskutan dalako gau majiko honetako giro berezixe mantentzi, irrintzike, dantzan eta kantun. 

Bide batez, ikastetxeko irakasleoi ikasturteko azken egunetan udako solstizixuai buruzko euskaldunon ohiturak ikasliai kontati idea ona dala iristen gasku giru berotzen juteko: sorgiñan ipuinak, akerranak, gure mitologixako pertsonaiak, konjuruk, ukenduk, bedarrak, garbitzen daben su berritzaili, paperin idatzitakuk suta… 

Edo San Juan sutako ondarrutarron ohitxuri, sutarako egur zaharrak batzen, zeiñek tontor handixaua, endreruk”, erdiko “palu”, auzuk eta auzutako kantak…

Aumak eta atxitxak prest ixango dozue txikitxazko pasadizuk kontateko, seguru!


Hamen dakazue Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k gaba honetako idatzitako bertsuk:

Astilleru ta Kanttoipe,

Kamiñazpi, Kamiñalde,

San Juan bezperan suak eitxeko, 

beti prest gerade.

Gabaz eta arratsalde, 

gazte eta ume talde,

pozik gabiz gu oihu eginaz

bakoitza bere alde (bis)

Azpitik zuhaitz adarrak,

gainetik egur igarrak,

abe ondoan pilloturikan

tresna za(ha)r ta abarrak.

Gora Astilleruko larrak!

Gora Kanttoipeko garrak!

Umeak pozik, gazteak alai, 

zoraturik zaharrak (bis)

 

Iruzkin bat utzi

Aisialdixe, Herri mugimenduk, Jaxak atalean

Erantzunak itxita daude.