
Urteroko deixe eindau aurten be Ondarruko Udalak Abenduak 31 rako EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA lelopin. Hitzordu Alamedan eguerdiko ordu batetan da ipinitxe, gu hantxe eongo gaz.
2019ko enkarteladako irudixe da azpiku


Urteroko deixe eindau aurten be Ondarruko Udalak Abenduak 31 rako EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA lelopin. Hitzordu Alamedan eguerdiko ordu batetan da ipinitxe, gu hantxe eongo gaz.
2019ko enkarteladako irudixe da azpiku

‘Sitio Distinto’ dokumentala eskainiko da gaur 19:00 etan Goikozinan. Euskal Herrire etorri zin galiziarran histoixi kontaten dau, bi herrixon artin sortutako loturan sakonduz, ta Ondarrutarrak asko dakau hortaz esateko. Azkanengoko sarrerak saltzen eongo diz zinin bertan arratsaldeko 6:30 etatik aurrea, espabila.

Magdalena kali asfaltaten hasiko da Ondarruko Udala astelehenin. Goxeko 08:00 etako kendute eon bihir diz kale horretako kotxe guztik. Lanak astin bertan amaitzi aurreikusten da.

Idatzi hau zabaldu dau Ondarruko EH Bilduk:
ALAMEDAKO PENTSIONISTAK ongo zapaturako deitxutako manifestaziñoiaz bat etxen dou, 12:30 tan Zaldupeko zubixin eongo gaz. Zeu be etorri!

Ongo zapatun (A-5) manifestaziñoi bat eongo dat herrixan TOLEDOKO ITUNAI EZ! lelopin. Irteeri 12:30 tan ixango da Zaldupeko zubitxik hasitxe ta deixe etxen dabe Alamedako Pentxionistak.

Kartelaz batea idatzi hau bixalduzku ALAMEDAko PENTSIONISTAK:
Alamedako Pentsiodunak, abenduan 5 in 12.30 xetan,Toledoko Itunan ondorixun aurkako manifestaziño eingo dou Ondarrun, Zaldupeko zubitik Alameda.
Toledoko itunan ondorixuk oso larrixak eta kaltegarrixak diz, batez be etorkizuneko belaunaldixantzat.
· Ez diz bermatzen bixi ahal ixateko gutxieneko pentsiñoi duinak.
· Ondioik ez da 1080 euroko gutxieneko pentsiñoi aitortzen, Europako Gutun Sozialak eskatzen daben latxeik, 1200 euroko gutxieneko soldata interprofesionalari lotute.
· Pentsiñoik zenbatzeko, 15 eta 25 urte bitartin mantentzi defendatzen da, eta horrek pentsioak murriztea dakar. Zenbaketa urtik luzatzeko bidi iraiaz.
· Jasan garritasun-faktori ez da ezabatzen, eta horrek etorkizunin erretiruk murrizti dakar.
· Ez da neurri usañik aurreikusten genero-arrakala ezabatzeko.
· Alarguntasunatxik pentsiñoi altzateko neurri zehatzak be ez diz zehazten.
· Pentsiñoi-plan pribatun alde etxen da.
Arrazoi hauekaitxik detxu dotxu Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk manifestazio horiek, astelehenetan elkarretaratzeak etxen dizen herri guztixetan. Eta zelan ez, Ondarrun be.
Badiz bi urte eta erdi astelehenero Alamedan elkartzen gazela, indar askoko mugimendu ixan arren, eraso handi honen aurrin danon indarrak bildu beharra dakau. Ez dalako gure borroki bakarrik, ondorengun, zuen borroki be badalako.
Horreatxik zuzentzen ga zuengana, eragile sozial, gazte mugimendu, sindikatu, kultur elkarte, herri honengaitik zuen denbora apurre dedikatzen dozuen pertsonak.
Zera eskatzea gatoz:
· Abenduan 5 in eingo dan manifestaziñoiai zuen taldeko atxikimendu emotea eta egingo dan deixe zuen taldeko kidikin elkarbanatzi.
· Atxikimenduk publiko eingo geunke manifestaziñoi aurretik eingo genuken deialdi berezi baten. Zuen atxikimendu etxeko, nahiko ixango litxake email honeta zuen taldin ixena botatzi.
Emaila: alamedakopentsionistak@gmail.com
Besteik baik, zuen erantzunan zai
Jo Ta Ke pentsio duinak lortu arte.
Alamedako Pentsionistak
Ondarrun 2020ko Azaroa
Dinamizatzaili: Amaia Astobiza Uriarte, Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria (Katakrak, 2020) liburun itzultzaili.
Hitzaldixai buruz: “Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria” liburun, Silvia Federicik “Caliban eta Sorginak” liburun bertsiñoi laburtu eta irakurteaz bat eskaintzen dosku, bañe ez hori bakarrik. Horreaz batea, gaur egun Afrikako zenbait herrialdetan eta munduko beste toki batzutan gertaten ari diren sorgin-ehizak be aztertzen dotxu, eta azaltzen dau zelan XVI. eta XVII. mendeetako sorgin-ehizen eta gaur egunekoen atzin arrazoi berak ezkutatzen direla.
Egutegixe: ABENDUAK 1 Ordutegixe: 19:00 Leku: Etxelilan Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

Etxelilako eskintzi COVID-19ak eragindako errealitate barrire moldatzeko asmoz, ohiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolaz gain, jarduera iraixaz osatutako proposamen bat prestatu dou aurten: Eztabaida Gune Feminista. Honen helburu herritar guztiai zuzendutako jarduerak antolatzi de, aditu batek gidatute, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazio bat iraiaz. Etxelilan eingo diz jarduera honek, eta ez da beharrezku ixango aurretixaz ixena emoti.
Fede Badiola zuzendaritzapin eta Josu Eizagirre, Asier Ituarte eta Jabi Ituarten laguntziaz, herriko artista desberdiñan monologuk entzuteko aukeri eukikou abendun 20 xin. Barrezgaraka ipiniko gatxuen artistak honek diz: Ainhoa Etxebarria, Iñaki Maruri, Nerea Gartzia, Fede Badiola eta Aitor Artetxe.
Sarrerak azaroan 27tik aurrea Turismo Bulegun egongo diz eskuragai. Atzana popa ustel!

Gaur arratsaldeko 7 retan konzentraziñoi engou Alamedan gai honeaz lotute. Danon erantzunkizune dalako ta danok ikutzen gatxulako, DANOK KALEA!

Nagore, 44 urteko emakumi, bortxatu ixan da herriko festetako gau baten. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzi erabakitzen dau….Ordun hasten da Nagoren bigarren ametsgaiztu. Epaiketan tzir bixi eta sufritutakuk kontatuko dozku, batxe be gizartin partetik jasotako epaixe be. Fikziñoizko antzezlan honek, errealitatin gertatutako hainbat bortxaketetan dauke oinarrixe.
Arratsaldeko 7:30 tan ixango da emanaldixe ta gonbidapenak aurretixaz hartu birdi Etxelilan.

Ongo domekan (Azaroak 22) eguerdiko 12:30 tan konzentraziñoi bateako deixe etxen dosku Izan bidea ekimenekuk PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lelopin. Horren ondoren 100 laguneko Mosaiko bat engou. Zeure beharra be badakau, etorri!
