Abenduak 5 (zapatu) manifestaziñoi: TOLEDOKO ITUNAI EZ!

Ongo zapatun (A-5) manifestaziñoi bat eongo dat herrixan TOLEDOKO ITUNAI EZ! lelopin. Irteeri 12:30 tan ixango da Zaldupeko zubitxik hasitxe ta deixe etxen dabe Alamedako Pentxionistak.

Kartelaz batea idatzi hau bixalduzku ALAMEDAko PENTSIONISTAK:

Alamedako Pentsiodunak, abenduan 5 in 12.30 xetan,Toledoko Itunan ondorixun aurkako manifestaziño eingo dou Ondarrun, Zaldupeko zubitik Alameda.

Toledoko itunan ondorixuk oso larrixak eta kaltegarrixak diz, batez be etorkizuneko belaunaldixantzat.

·         Ez diz bermatzen bixi ahal ixateko gutxieneko pentsiñoi duinak.

·         Ondioik ez da 1080 euroko gutxieneko pentsiñoi aitortzen, Europako Gutun Sozialak eskatzen daben latxeik, 1200 euroko gutxieneko soldata interprofesionalari lotute.

·         Pentsiñoik zenbatzeko, 15 eta 25 urte bitartin mantentzi defendatzen da, eta horrek pentsioak murriztea dakar. Zenbaketa urtik luzatzeko bidi iraiaz.

·         Jasan garritasun-faktori ez da ezabatzen, eta horrek etorkizunin erretiruk murrizti dakar.

·         Ez da neurri usañik aurreikusten genero-arrakala ezabatzeko.

·         Alarguntasunatxik pentsiñoi altzateko neurri zehatzak be ez diz zehazten.

·         Pentsiñoi-plan pribatun alde etxen da.

Arrazoi hauekaitxik detxu dotxu Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk manifestazio horiek, astelehenetan elkarretaratzeak etxen dizen herri guztixetan. Eta zelan ez, Ondarrun be.

Badiz bi urte eta erdi astelehenero Alamedan elkartzen gazela,  indar askoko mugimendu ixan arren, eraso handi honen aurrin danon indarrak bildu beharra dakau. Ez dalako gure borroki bakarrik, ondorengun, zuen borroki be badalako.

Horreatxik zuzentzen ga zuengana, eragile sozial, gazte mugimendu, sindikatu, kultur elkarte, herri honengaitik zuen denbora apurre dedikatzen dozuen pertsonak.

Zera eskatzea gatoz:

·         Abenduan 5 in eingo dan manifestaziñoiai zuen taldeko atxikimendu emotea eta egingo dan deixe zuen taldeko kidikin elkarbanatzi.

·         Atxikimenduk publiko eingo geunke manifestaziñoi aurretik eingo genuken deialdi berezi baten. Zuen atxikimendu etxeko, nahiko ixango litxake email honeta zuen taldin ixena botatzi.

Emaila: alamedakopentsionistak@gmail.com

Besteik baik, zuen erantzunan zai                          

Jo Ta Ke pentsio duinak lortu arte.

                                                                                     Alamedako Pentsionistak

Ondarrun 2020ko Azaroa