[EZTABAIDAGUNE FEMINISTI] Lenako eta gaur eguneko sorgin-ehizak / Silvia Federicin lana ezagutzen

Dinamizatzaili:  Amaia Astobiza Uriarte, Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria (Katakrak, 2020) liburun itzultzaili.

Hitzaldixai buruz: “Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria” liburun, Silvia Federicik “Caliban eta Sorginak” liburun bertsiñoi laburtu eta irakurteaz bat eskaintzen dosku, bañe ez hori bakarrik. Horreaz batea, gaur egun Afrikako zenbait herrialdetan eta munduko beste toki batzutan gertaten ari diren sorgin-ehizak be aztertzen dotxu, eta azaltzen dau zelan XVI. eta XVII. mendeetako sorgin-ehizen eta gaur egunekoen atzin arrazoi berak ezkutatzen direla.

Egutegixe: ABENDUAK 1 Ordutegixe: 19:00    Leku: Etxelilan Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila 

Etxelilako eskintzi COVID-19ak eragindako errealitate barrire moldatzeko asmoz, ohiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolaz gain, jarduera iraixaz osatutako proposamen bat prestatu dou aurten: Eztabaida Gune Feminista. Honen helburu herritar guztiai zuzendutako jarduerak antolatzi de, aditu batek gidatute, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazio bat iraiaz. Etxelilan eingo diz jarduera honek, eta ez da beharrezku ixango aurretixaz ixena emoti.