Sareartin kontzertuk barrun, datorren hillan 17xan (baixaku) gabeko 10etatik aurrea bi talde eukikouz Portuko Ranpan, bata, EL EXTERMINIO DE LA RAZA DEL MONO eta bigarrena THE THREAT taldi.Sarrerak aurretixaz egongo diz saltzen ANAITASUNA tabernan 5 euron trukin.
Martxoko azkan baixaku be hamen da eta hillero lez enkarteladi eingou PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzen. Alde Zaharretik urtengo dau arratsaldeko 7:30xetan eta Alamedan amatxukou Eusko Gudariak abestu ondoren. DANAK ETXEA etorri arte JO ta KE!
Beste behin be hamen da aurtengo BOGA mendi martxi ONDARRU-ONDARRU (Apirilak 12xan), Zubi Zahar herri ikastolik antolatute. Bi ibilbide eukikotxuz, bata, luzi (23 kilometroku) eta besti txikixe ( 10 kilometroku). Ixen emotik: boga.aurreramt.org . Nahiz eta mendi martxi eztan profesionalantzako, komeni de prestaketak einde juti mendire, ganorazko oinetakuk, jateko apurre eta hidrataziñoirako ur botillaren bat be. Anima eta hartu parte!
Apirilak 5in ABERRI EGUNE ospatukou ezkerreko Independentistok IRUÑAko kalitan egun osoko egitarauaz. Gure NAZIÑOI BAKARRA EUSKAL HERRIXE dala lau haxita zabaltzeko. IRUÑA juteko autobuse antolatu dou herritxik eta nahi dabenak jun ixenak ALAI edo ANAITASUNA tabernetan emon bihir diz.
Mahai-inguru interesgarrixe eukikou datorren eguaztenin (M-18) Etxelilan arratsaldeko 6:30xetatik aurrea. Gai lez, EMAKUMEAK 36ko GERRAN ONDARRUn eta hizlari lez, KRISTINA ARANTZAMENDI OSA, IKERNE ALKORTA ARTETXE eta JABIER R.”URRUTXE” SOLABARRIETA eongo diz berbetan.
“1936ko Urrixan 4an tropa frankistak Ondarrun sartu zinin herrixan emakumik eta umik geatzen zin bakarrik., Geroa ezarri ben errepresiñoi giru batez be eurak jasan ben. Hitzaldi honeaz gogoratuko dabe euran gurasuk bixi ixandako momento latzak, Ondarruko Euskal WikiEmakumin taldin laguntziaz”.
Sasoi zan gai honei adarretatik heltzeko eta Emakumin papera ezautzeko sasoi horretan. Hurreatu entzutea!
Martxoak 22xan (domeki) Portuko Ranpan eguerdiko 12:30xetatik aurrea, ikuskizun ederra eskeinikozku IDOIA ASURMENDIk eta MARIA OSES bikotik Sareartean Ikuskizunan barrun. Danetarik eskeinikozku, Musiki, berbak, mustrotxuk eta poesixi eta dana be 6 euron trukin. Sarrerak aurretixaz hartu leike ANAITASUNA tabernan edo bestelan 8 euron trukin bertako takillan.
Ongo hillin azkanetan, Martxoak 28 (zapatu) hain zuzen, talde desbardiñak abestuko dabe Andra Mari elixan KRESALA kontzertun barrun eta KANTAIZEn eskutik. Parte hartuko daben taldik honetxek ixango diz: BERMEOKO abesbatza, LEKEITIOko KILIN KALAN abesbatza eta ONDARRUko KANTAIZE abesbatza. Gogoratu, ekitaldixe illuntzeko 8retan hasiko dala. Hurreatu belarrixak gozatea!
Emakumin nazioarteko egune da domekan (M-8) eta horren harire antolatutako ekintzan artin, ANDRAN ERRAMUTAN taldin ” BATE-BATEA ANDRAK!” dokumentala eskeiniko da Kofrai Zaharrin bi emanalditan, bata arratsaldeko 6retan eta bigarrena 7retan.