MAIATZAK 1 LANGILEOK ERAGIN! manifestaziñoi Lekatxon!

MAIATZAK 1 mundu osoko langillin egune aldarrikatzen dou egun honetan. Aurten EUSKAL LANGILLIOK Gerriai eta gerrin fakturi ordaintziai EZETZ esangotzau deitxute dazen mobilizaziñoitxan. Lea-Artibain be, Langillin aldeko neurrixak eskatzen dou: Etxebizitza eskubidi, Kalitatezko zerbitzu PUBLIKUK eta Soldata eta PENTSIÑO DUIÑAK, besteak beste. Gure eskualdeko deialdixe LEKATXOn ixango da baixakun, Maiatzak 1 eta hitzordu Eskolapin eguerdiko 12:30xetan da ipinitxe. Kalik jazten be hasi diz propaganda bidez ta geube han eongo gaz. GORA LANGILLE BORROKA!

Apirilak 29 (eguaztena) Ondarruko euskal Wikiemakumeok aurkezpen hitzaldixe.

Datorren eguaztenin (Apirilak 29) Ondarruko Wikiemakumin aurkezpen hitzaldixe eukikou Etxelilan arratsaldeko 6tatik aurrea. Aurkezpena Ondarruko eta Durangoko Wikiemakumin partaidin ahotik entzuteko aukeri eukikou ta ondoren luntxe egongo da.

*Zeintzuk diz WIKIEMAKUMIK? Ikuspegi Feministi eta berdinzale ikuspegi batetik Wikipedia elikatzen dabizen taldik diz.

Apirilak 22 (Eguaztena) UNA CLASE GRATIS, Ondarruko AEKn, Euskeraz ikasten hasteko!

KORRIKA amatxu de bañe AEKn biharrin jarraitzen dabe ta Euskal Herri mallako enbidu botatze gure herrixeta etorri dizen kanpotarrai. Euskeriaz lelengoko hartu-emona hartzeko egun bateko eta ordubeteko eskoli doan emongo dabe datorren eguaztenin (A-22) arratsaldeko 14:45 eta 15:45 tartin,Ondarruko kasun, Kofrai Zaharreko 2. solairun (AEKko euskaltegixan). Beraz, ezagutzen badozue iñor gure hizkuntzaik ez dabena ezagutzen eta jakinmiñe daukena, ein gonbidapena. Danan gañetik, babestu eta erabili gure hizkuntzi!

Gaur, Apirilak 17 (baixaku) GERNIKA BATALLOI askatasunaren ametsa, liburun aurkezpena Kofrai Zaharrin!

II. Mundu gerran GERNIKA BATALLOI sortu ben Euskaldunak Frantzi aldin Hitlerren gudarostin aurka borrokatzeko ta batalloi horren barrun hainbat Ondarrutarrek (15 lagun baño gexa ei zin) bertan parte hartu benak. Horren guztin harire, FRANCK DOLOSOR HALTZAk Eitbko kazetari ezagunak, liburu bat idatzi dau gai horren bueltan eta Gaur, Apirilak 17 (baixaku) liburun aurkezpena eingo dau Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Ekitaldixe,GUDARI Ondarrutarran senidik antolatu dabe. Hurreatu entzutea!

Apirilak 20 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BI HIZKUNTZA ERABILTZEAK GURE BURMUINEAN ERAGINIK AL DU?

Apirileko hitzaldixe eukikou apirilak 20xan (astelehena) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetan Zientziaren Giltzak elkartik antolatute. Ixenburu lez, BI HIZKUNTZA ERABILTZEAK GURE BURMUINEAN ERAGINIK AL DU? Hizlari lez, MIREN ARANTZETA PEREZ Hizkuntzalai kliniku etorriko da. Zer pasaten ete gasku burun barrun berba etxen douenin jakin nahi dozu? Hurreatu entzutea!