Ekainak 12 (baixaku) GATO NEGRO/GATO BLANCO pelikuli Kofrai Zaharrin!

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku ta zelan ukatu:

Badira 3 urte, momentuan azaldutako arrazoi ezberdinak tarteko, Zeta zineklubak agur esan zituenetik. Urruti ikusten da. Zineklubak lagatako hutsunea ez zen benetako zulo bezala sentitu, ordea, iaz gure kide ANGEL galdu genuen arte. Zinearen beraren erromantikotasuna, bertsio originalen egia eta kalitatezko produkzioen  aberastasuna zuei denoi eskaini nahi izan zizuen ANGELek; beti ere, publikoarenganako gertutasunaren oreka galdu gabe. Hutsunea ordezka ezina da. Azken arnasarte saiatu zen ANGEL zinekluba berrarabiazten. Beste formatu baten agian, instituzioetatik aske, tranpan, baielako…herriak merezi zuelako zine duin bat. Baina denbora baino lehen joan zitzaigun. Hau guztia esanda, nahiz eta agur esana genizuen, zuengana gatoz berriro ere azken topaketa bat egin asmoz. Argiak itzalieta azken pelikula bat elkarrekin ikusteko. ANGEL gogoratu eta omentzeko. Kuadrilla heterogeneo honekin batera sortu zuen eta dagokion proiektuaren meritu zatia aitortzeko. Maite dugula esan eta zuekin batera zinearen alde topa egiteko . Ba al zatoz?

*Gogoratu, Ekainak 12 (baixaku) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetatik aurrea, GATO NEGRO/GATO BLANCO ( EMIR KUSTURICAk zuzendutaku) pelikuli ANGEL ARETXAGA BEDIALAUNETA IN MEMORIAM!

Gaur, Maiatzak 16 (zapatu) ANTXOA egune 2026!

Gaur, XXV. ANTXOA egune ospatukou herrixan, gure ixaeri eta nortasune erakusteko eta arrantzi eta ANTXOI erdigunin ipintxeko egune ixango da ta horretarako egitarau zabal bat prestatu dabe. Eguerdiko 11:30xetan Turrunaz batea emongogako jaxai hasieri ta herriko elkarte desbardiñak prestatutako antxoak jan ahl ixango dou,euro baten trukin (pintxoko). eguerdiko ordu bixetan Zilarrezko ANTXOA emoti egongo da Kofrai Zaharreko balkoitxik. Amaitzeko illuntzeko 8retan erromeixi Seittun taldiaz Itsasaurreko plazan. Ondo pasa egune eta dastatu gure altxorra, ANTXOI!

Maiatzan 23 (zapatu) Lea-Artibaiko BAT EGIN EGUNE!

Maxatzan 23 (zapatu) Markiñan ospatukou 2026ko BAT EGIN EGUNE, eta beran helburu Lea-Artibaiko EH Bildun oinarri soziala elkartzeko egune ixati de ta egitarau zabala antolatu dabe horretako. Goxin, bi hitzaldi/solasaldi eongo diz. Lelengokun, idazkaritzako kide bat etorriko da, eta egoera politikoaz eta marko programatikuatxik berba eingo dau (hizkuntza politika, etxebizitza, migraziñoi..) bigarren zatixan, eskualdeko proiektutan sakonduko dabe, agintaldi honetako balantzik eiñaz eta datorrenai begire ipiniaz.. Eguerdixan bazkaxe eongo da eta ostin kantaldixe. Asko gaz, BILDU gaitezen!

Maiatzan 9 (zapatu) BERRIZ ETORRIKO ZERA dokumentalan aurkezpena frontoin!

Ondarruko udalak ekoiztute eta JON MAIA SORIAk zuzendute, BERRIZ ETORRIKO ZERA dokumentalan estreñaldixe eingo da ongoxe zapatun (M-9) herriko frontoin. Dokumental honetan, Frankismo garaixin Estatuko hainbat tokitxatik (Extremadura, Galiza, Andaluzia…) etorkizun hobe baten bille Ondarrure etorri zinei aitortzi etxetze. Dokumentalan estreñaldiko sarrerak (debalde) Turismo bulegun jaso bihir diz, eskuratu lelengotik!