Cikautxon 50. urteurrenan ospakizunan barrun zikloturista martxi da antolatute ongoxe domekako. Bi ibilbide eongo diz bata (motza) 75 kilometroku eta besti (luzi) 138 kilometroku. Bizikleti gustoku badozu ez galdu aukera hau.

Cikautxon 50. urteurrenan ospakizunan barrun zikloturista martxi da antolatute ongoxe domekako. Bi ibilbide eongo diz bata (motza) 75 kilometroku eta besti (luzi) 138 kilometroku. Bizikleti gustoku badozu ez galdu aukera hau.

Arrasaten etxeko zan martxi (helburu bardiñaz) bertan behera laga dau SARE elkartik eta horren ordez Euskal Herriko herrixetako plazetan bilkurak etxeko deixe luzatu dau euskal presun eskubidin aldeko mugimenduk . Ondarrun Alamedan batuko gaz gaur (zapatu) eguerdiko ordu batetan.

Merezitxako atsedena hartu eta gero hamen datoz osteabe Alameda herriko PENTSIONISTAK, danoi ikutu etxen doskun aldarrikapenakin. Lelengoko deialdixe datorren asteleheneako eindabe Irailak 20 eguerdiko 12 xetako. 20 minutuko konzentraziñoin betiko eskakizunak etxen jarraitzen dabe gure edadekuk: Pentsiñoi sistema propixu, publiku eta duin bat eta 1.080 euroko gutxieneko pentsiñoi. Jo ta Ke Lortu arte!


Ondarruko Andrabanda Feministin ekimenez eta bere 10.urteurrena ospatzeko ekintzan barrun, Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi antolatu de Ondarrun ongoxe zapaturako (irailak 18). “Hausnarketi etxeko, zer gazen eta zer ixan nahi douen era kolektibun pentsateko aukeri eukiko dou zapatuan” argitxu dabe antolatzallik.

“Urte hasieratik dokumental bat grabaten gabiz, bertan jasotzeko gure helburuk, ibilbidi, funtzionamendu eta etorkizuneko erronkak. Eta, hain zuzen be, hausnarketa prozesu horren barrun antolatu dou Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi, alkarreaz batu eta hausnartzeko“. Ondarruko Andrabanda Feministiaz batea Gasteiz, Mendialdea, Bilbo, Basauri, Durango, Tolosa, Zarautz, Donostia eta Oreretako Andrabandak be herrixan eongo diz zapatun. Guztire 120 bat emakume. “Topaketa Batukada Feminista Sariaz batea antolatu dou, sare lana indartuz“.
Hamen dakazue egitarau osu:
Zientziaren giltzak elkartik antolatzen daben hitzaldixak martxan hasiko diz osteabe ta irailak 20 xan (astelehena) arratsaldeko 6,30 tan ixango da lelengoku. Hitzaldixe herrittar batek emongo dau, IKER BADIOLA ETXABURU (ikerlaxe) eta gaxe MINBIZIXE eta COVIDe osatzen diz? Bertaratu ezin dabenak be aukeri eukiko dabe hitzaldixe zuzenin ikusi ahal ixateko youtuben bidez: htp://zientziarengiltzak.org
Covid gaxu dala ta antolatzallik oharra zabaldu dabe. Aforu mugatute eongo da. Maskarilli derrigorrezku ixango da. Mahaixak eta jarrilekuk ezin ixango diz mugitu. Ezingo da barran egon.

Nahiz eta baten batek pentsa kirol hau barrixe dala herrixan eta Mutriku aldin oso errotute dan jolasa dala, herriko hainbat lagun urtitan ibili dizela jokatzen baieztatu geinke guk hamendik. Gales, Eskozia, Irlanda, Frantzia, Britaina Handian…oso ezaune dan kirola da Errugby. Enbidu bota dabe Irailak 18 rako, gustoku badozu hurreatu Arrigorriko hondartza eta gozatu kirol honeaz!

Ondarruko Andrabanda Feministin 10.urteurrena ospatzeko ekintzan barrun, Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi egingo da irailan 18 xan, zapatu, Ondarrun. Azpixan ikusiko dozuen kartelin azaltzen da egun horretako egitarau
Egun guztiko egitaraua antolatu dabe, Covid-19a dala ta ezarrita dazen arau eta protokolo guztixak kontun hartuz.

Denda txikixan aldeko apostu aspaldiku de TURRUNIN, edozer ekimen bada, gu han eongo gaz eta ongo domekan be Alamedatik ibiliko gaz, hurreatu zeu be goxeko 10 etatik arratsaldeko 7 rak bittartin!

Herriko dendan aldeko hautu aspaldiku de TURRUNIN. Denda txikixak herrixe bixik mantentzen dabela pentsaten dou eta liburo denda bat zabaltzi ospatzeku dela ereisten gasku guri, beraz ZURRUMURRU barrixai ongi etorrixe emoteko han eongo gaz. Gogoratu ongoxe baixakun arratsaldeko 8,30 xetan ZURRUMURRUko eskaparate aurrin.

Kurtso hasiera potenti nahi dotze emon AURRERA K.E. taldeko lagunak. Zapato goxin (abuztuak 14) AURRERAko mateixala ipiniko dabe salgai Alamedan: kamisetak, poluk, banderak, biserak… Arratsaldin Zaldupen be eongo diz eskuragarri.

Ta arratsaldin Zaldupe udal futbol zelaxan XLIII. Andra mari sarixe jokatuko dabe AURRERA KE eta MUTRIKU FT taldik arratsaldeko 5,30 tan. Guk argi dakau, AUPA AURRERA TRA KA TRA!
Ohar hau pasa dau AURRERA futbol taldikk : Publikuaz jokatzen jarraitu nahi badou, garrantzitsu ixango da arau guztixak beteti.
