Ondarruko Txosna batzordik Mamarra Azoki antolatu dau Abuztun 14 rako, artisauk, sortzallik, bigarren eskuko gauzak… Azokan parte hartzi nahi dabenak, behian agertzen dan telefonure deitxu baño ez dabe enbiko beti be Abuztuak 5 an aurretik.

Ondarruko Txosna batzordik Mamarra Azoki antolatu dau Abuztun 14 rako, artisauk, sortzallik, bigarren eskuko gauzak… Azokan parte hartzi nahi dabenak, behian agertzen dan telefonure deitxu baño ez dabe enbiko beti be Abuztuak 5 an aurretik.

Egueldi eta leku zoragarrixe aukeratu dabe BIKUSTIK entzutea juti pentsa daben guztik. Gaur gabeko 10 etan Saturrango txiringitun ikusiko gaz!

Nahiz eta ASTERRIKA Berritxu ixan Ondarrutarrok lotura berezixe euki dou beti auzo horreaz. Lena, herrixan euazen dantza taldik derrigorrezku bez euran saiu bertan etxea juti horreaz batea senidik be ezeben hutsik etxen han (tropa ederra batzen giñan). Gaur egun ohitturi bihurtu de, trago bat hartuaz bertso saiu entzutea juti edo herri kirolan emankizune ikusti. Aurtengo jaxan programi azpixan dakazue, zihur gaz aurten be eztouela hutsik eingo.

Bertso saio mundiala antolatu dabe arratsaldeako, NEREA eta UXUEn ahotsetatik entzuteko. Ezta ixango Euskal Herriko BERTSOLAI txapelketako finala, bañe gitxi gitxia! Gu han eongo gaz!

Erdi Aroko jaxe antolatzeko herri batzordin bigarren bileri eingo da uztailan 19xan (martitzena) 19:00etan Kofradia Zaharrin. Herrittar guztiai zabalik dan bilera iraixe ixango da. Jai txukune antolatzeko danon parte hartzi beharrezku de! Hurreatu zeube!

ARNASA elkartekuk jaxe antolatu dabe datorren zapaturako herrixan. Herri guztin tzir (Alamedan, musika plazan, Itxas Aurrin) egongo diz ekitaldixak, jolasak, oihalak, bertsolaxak, jana, dantzi, musiki….ez aspertzeko egune ixango da. Hartu zeuk be parte!

Aurten ERDI AROko jaxe eukikou herrixan eta hori dala ta batzar bat eingo da ongoxe martitzenin arratsaldeko 7 retan udaletxin. Kultur elkartik edo norbanakuk prest dazenak esku bat botateko, aukera paregabi eskeintzen dosku. Danon artin jai zabala eingo dou, hurreatu!

Argixaua ezin leike esan, GAZEN LAKOXIK IXATIAZ eta GEURE ERA MATXATXIAZ HARRO GAZELAKO!

Gaurko egunan harire ernaiko gaztik be kalea ata dotxuez aldarrikapenak kartel honen bitxartez.


Antzerkixe, dantzi eta musiki nahasten daben showa eskainiko dosku Andoni Mutiloak. Elur Etxeak ekoiztutako ikuskizun honek identitati, giza-harremanak eta sexualitati dauke hizpide lez.
Ekainan 28 xan bixamonin, LGTBIQ+ harrotasunan egunaz lotute, gure nortasunaz bat egin eta aske bizitzeko gonbiti egingo dosku artistik.
Ekainak 29 | 19:30 | Kofradia Zaharrin*
*Ez da gonbidapenik beharko.
SINOPSISE
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?
Urteroko ohitxuri de herrixan AKELARRI etxi San Juan bezperan gabaz, ta aurten be halan ixango da. Ekimena gabeko 12 xetan hasiko da bañe gabeko 10 etatik aurrea Arrigorriko hondartza ingurun prestaketakin hasiko diz, entsaxo lez. Hori bai antolatzallik eskatzen dabe Erdi Aroko erropakin jantzitxe etorteko. ARTELAN kultur elkartik antolatzen dau AKELARRE hau, danok zaze gonbidatute. Laga lotsak etxin eta urten ospatzea gau berezi hau.

Urte guztin tzir eindako lanaren erakuslehiu ixaten diz urte amaierako ekitaldixak, ta DANTZARTEkuk hori nahi dosku erakutsi domekan herriko polikiroldegixan eguerdiko 12 xetatik aurrea. Benetako lana daz etxen gure gaztikin, merezi dau aintzat hartzi eta euran ikuskizune ikustea juti.
