
Antzerkixe, dantzi eta musiki nahasten daben showa eskainiko dosku Andoni Mutiloak. Elur Etxeak ekoiztutako ikuskizun honek identitati, giza-harremanak eta sexualitati dauke hizpide lez.
Ekainan 28 xan bixamonin, LGTBIQ+ harrotasunan egunaz lotute, gure nortasunaz bat egin eta aske bizitzeko gonbiti egingo dosku artistik.
Ekainak 29 | 19:30 | Kofradia Zaharrin*
*Ez da gonbidapenik beharko.
SINOPSISE
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?