Abuztuak 14 (eguena), MAITE ZAITUZTEGU! Elkartasun bazkaxe Plazagañin!

Jaxan egitaraun ez dau hutsik ein bazkai honek urtitan (nahiz eta behin baño gexauatan debekatu nahi ixan doskun), ta aurten be han eongo gaz. Gure artin falta dizen lagunakin gogoratzen gaz egun honetan eta topa etxen dou eurakatxik, AMNISTIA eguneko egitaraun barrun. Gogoratu, bazkaxe eguerdiko 2:30xetan hasten dala (puntualak ixan ongun bada be) eta bertan parte hartzeko tikik ALAI eta ANAITASUNA tabernetan egongo dizela saltzen 25 euron trukin. Menu urteroku ixango da, Entsaladi, Marmitxaku Atun erri kipulatan, melokotoi , kafi eta patxarana. Gosiaz eztozuela urtengo berbi emotetzua!

Behin Betiko TXANPA ETXERA! Gaur, danok hondartzeta!

Gauz Abuztuak 3  urtero antolatzen dizen mobilizaziñoik eingo diz Hego Euskal Herriko 11 hondartzetan “Behin betiko TXANPA ETXERA!” lemapin. Eguerdiko 12:00ak aldea, Bizkaxan 8 hondartzetan eta Gipuzkun 3 hondartzetan alkartuko gaz euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzin aldeko aldarrixan bat eiñaz eta Euskal Herrixan konponbidi, baki eta elkarbizitzi aldarrikatzeko.

*Ondarruko hitzordu, eguerdiko 12xetan ixango da Alamedan. Danok bultzatute lortukouelako DANAK ETXEA EKARTI!

Uztailak 11tik 20re Andramaxetako kartel lehiaketin aukeraketi!

Aurten HERRITTARRAK aukeratukou jaxetako kartela.

Gaur hasi eta hillan 20 bittartin Udal erakusketa aretun ahalko dou aukeratu aurtengo jaxetako kartela, bertan dazelako aurkeztu dizen lanak. Horretako baldintza batzuk bete birdiz: Pertsona bakotxak boto bakarra ahalko dau bozkatu, Nortasun agirixe erakutsi birde ta Bozki erakusketa aretun bakarrik ahalko da ein. Herrittarrak dakau berbi on, hartu parte!

Azpixan dakazue aurten aurkeztu dizen lanak:

Uztailak 11etik 14re MATER txalopi herrixan!

MATER txalopi, aurten be Ondarrure etorriko da. Uztailan 11tik 14 bittartin portun egongo da eta hainbat ekintza eskeiniko dotxue (azpixan dakazue egitarau osu). Zeta datorren galdetukozue askorek, ta erantzune, kontzientzixi biztutea zaborran ingurun, zer kaltegarrixe dan itsosure zaborra botatiaz ta helburu nausixe ZERO ZABOR URETA da. Lehenengoko emanaldixe, Itsas Erraldoien Martxa ixango da uztailan 11an (baixakuk), arratsaldeko 7retan Itsasaurren. Anima ta hartu parte ekintzetan.