Maiatzak 28 (zapatu) KANTU KALEJIRI Gure eskuk antolatute!

Ongoxe zapatun (M-28) eguerdiko 1 etan hasitxe Likona dorrin azpitxik KANTU KALEJIRI antolatu dau Gure eskuk. Kalejiri Ondaru osu zeharkatuko dau eta danok alkarreaz kantateko deixe eindabe. GURE ESKUk ekitaldi barri hau, uztailan 2 xan eingo dan PIRINEOTAKO BIDEA ekimenaz lotute eongo dala ta, gogoratu Ondarrutarrok BIZKARTZE mendixe argiztatuko douela. Euskal kantak gustokuk badozuz, etorri alkarreaz kantatea eta Pirineotako erronkan ixena emon ez badozu, emon ixena lelengotik http://www.gureeskudago.eus web orrialdixin. Zure zain gaz, danon artin etxea guzena handixe da ta!

Maiatzak 23 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin, NEUROCIENCIA la vida despues de la muerte (de las neuronas)

Ongo astelehenin Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe eukikou Beikozinin arratsaldeko 6:30 tan hasiko dana. Hiru emakumen ahotsetatik entzungou hitzaldixe, AMANDA SIERRA SAAVEDRA, MAR MARQUEZ ROPERO eta MARTA PEREIRA IGLESIAS hirurak neurologak. Zientzixi gustoku badozu ezin dozu galdu Zientzia giltzak elkartik emotezkun aukera hau, hurreatu entzutea!

Maiatzak 12 (eguena) batzarra KAMIÑAZPIn. Museo bat aire zabalean?

Udalak nazioarteko proiektu artistiko bateako proposamena jaso dau. LIAN muralgillik beran lana Ondarrun be zabaldu nahi dau ein eta horretako Kamiñazpiko etxin fatxadetan pentsa dau etxi. Proiektu aurrea erun ahal ixateko ezinbesteku de muralak etxeko etxebarruko jauin baimena. Honei buruzko azalpenak emoteko Kamiñazpiko etxitako jaue elkarte desbeberdiñai batzar batea deixe etxen dotze.

Nun? Kamiñazpi 31 eta 33 atarixan arteko plazoletan. Noiz? Maiatzak 12 xan (eguena). Ordu? gabeko 10 etatik 10:30 xeta

Gustako letzuke fatxadan holako irudirik eukitxi? Nahixa paetak billotxik ikusti?

*oharra: Batzarrak 30 minutuko iraupena eukiko dau, proiekziñoi txiki bat etxeko, illuntasune bihir dalako.

Apirilak 10 (domeki) BOST TEILATU aurkezpen solasaldixe RAUL BARRERASeaz!

BOST TEILATU filme ikusteko aukeri eukikou Apirilak 10 in Kofrai Zaharreko 2. pisun arratsaldeko 6 retan. Udalbiltzan “Geuretik Sortuak” proiektun parte hartu dau Ondarruko Udalak eta bide horretatik dator herrire zuzendari ezbardiñak eindako BOST TEILATU filme.

Sarrerak doakuk ixango diz 15 urtetik gorakuntzako, horretako Turismo bulegun jaso ahal ixango diz apirilak 7 arte, aforu bete arte. Gehienez 2 gonbidapen jaso ahalko diz pertsonako.