Zapatun eguerdiko 13:00 etan osatuko da Ondarruko udal barrixe. Alkate eta zinegotzi taldiaz gain, lantalde oso bat eukiko dou atzin, eta zeuek be geuaz eoti nahi dou. Hurreatu URTZAi eta ekipo barrixai babesa emotea!

Zapatun eguerdiko 13:00 etan osatuko da Ondarruko udal barrixe. Alkate eta zinegotzi taldiaz gain, lantalde oso bat eukiko dou atzin, eta zeuek be geuaz eoti nahi dou. Hurreatu URTZAi eta ekipo barrixai babesa emotea!

Zientziaren giltzak elkartin ekaineko hitzaldixe eukikou ongoxe astelehenin kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 tan. Gaxe osasunan ingurun ixango da eta ixenburu hau ipinitze BIHOTZEKO ERRITMOAREKIN DANTZAN!. Hizlari lez, LARRAITZ GAZTAΓAGA ARANTZAMENDI kardiologu ixango da. Gauza interesgarrixak kontakotxule ez dakau dudaik, hurreatu entzutea.

Ondarru beti ixan da abeslai onan sorleku eta AMAIA eta URRUTXE diz adibideik argixena. Ata daben kartelak esaten daben latxeik: Euskal kulturgintzan sutsuki aritutako bi abeskariren ibilbidea, ekarpena eta ekina omenduz, esker ona emoteko omenaldi kontzertu antolatu dabe Andra Mari elixan ekainak 10 eako (zapatu) arratsaldeko 7 retatik aurrea, KANTUZ ARI…BIZI KANTARI lelopin. Kantaize abesbatza, Unanue kamara korala, Kresala kultur elkarti, bakarlariak orkestra ixango diz parte hartuko daben taldik. Hurreatu zeu be babesa emotea entzule lez, gu han eongo gaz!

Aurtengo IKASTOLA egunak badauke dati, Ekainak 17 (zapatu). Azpixan dakazue egun horretako egitarau: kalejiri, ikaslin ikuskizune, bazkaxe, ipuin kontalaxe, DJ, jolaxak… egun zoragarrixe ixango dala ziurtatute. Bazkaiko txartelak salgai daz Zubi-Zahar herri ikastolan, Anaitasuna tabernan eta Kuriken.


Miren Jone Lizarzaburu GarcΓan eskutik lodifobia ikuspegi politiko batetik landuko da, hau heteropatriarkatuarekin aliantzan ulertuz. Tallerreko edukixak biolentzia estetiko, mediko eta moralak lodioi zelan eragiten doskun aztertzen zentratuko diz, beti be arrazakeixiaz, matxismuaz edo kapitalismuaz dazen gurutzaketak kontun eukitxe.
Gogoratu, ekainak 7 arratsaldeko 6:30 tatik 8:30 xeta, Etxelilan.
*Ez da beharrezku lehenengo saiure etorri ixana bigarren honetan parte hartzeko.
KanpaΓ±ako ekitaldi nausixe ospatuko dau Ondarruko EH Bilduk gaur (eguena 25) Alamedan arratsaldeko 7retan. Bertan PELLO OTXANDIANO KANPO, URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA ta zerrendako kidik eongo diz. Ta domekan danok EH Bilduai botu emotea!

Aurtengo IBILALDIko egitarau zehazten dun neurrixan jakindou herrixan eukikouzela goi mallako artistak (aspertzeko astirik eztou eukiko):




Herrittarrai geure asmuk azaltzeko eta eon leikezen zalantzak argitxu eta iritzixak entzuteko, Urtzaz berbetan solasaldixak eingotxu herriko EH Bilduk. Zerrendakidi douen Urki Olaetxea ixango dau lagun. Maiatzak 10, eguaztena, 18:30ean, Kantoipe errebueltan.

Hamen dakau beste behin herriko balleteko dantzaxan agerpena DANTZARTE elkartin eskutik. Eguerdiko 12 xetan hasi eta 1:30 xak bittartin ikusikouz hondartzako zubi parin, gero Alamedan eskeiniko dabe amaieri. Hurreatu gure artistak ikustea!

Apirilak 22 xan goxeko 10 etatik aurrea batuko gaz Kofrai Zaharrin lan saio iraixin. Zertaz berba eingodouen? Κα΄ΚΚΙͺα΄α΄ α΄α΄α΄ Κα΄ΚΚΙͺα΄α΄α΄ΚΚα΄Ι΄ Κα΄Κα΄ΚΚΙͺα΄’α΄Ι΄α΄α΄’ Ι’α΄ΙͺΙ΄, α΄’α΄ΙͺΙ΄α΄α΄’α΄α΄ Ιͺxα΄Ι΄ ΚΙͺΚΙͺΚ α΄ Ιͺα΄’ Κα΄Κα΄Ι΄α΄α΄κ±α΄Ι΄α΄α΄ GURE HERRIXAN? Edonork hartu leike parte saiun, danon ideiak diz kontutan eukitxekuk.
ALKATEIK ONENA, HERRIXE! esaten gendun eta esaten jarraitzen dou on be!
ABANTE ONDARRU!
