ZUBI-ZAHAR herri ikastolik hara juteko autobuse antolatuko dau, 10€ (helduk) edo 5€-ren (haurrak) truke. Iparraldeko ikaslin hizkuntz eskubidik babestu beharra dakauelako, danok bat einbirdou!


ZUBI-ZAHAR herri ikastolik hara juteko autobuse antolatuko dau, 10€ (helduk) edo 5€-ren (haurrak) truke. Iparraldeko ikaslin hizkuntz eskubidik babestu beharra dakauelako, danok bat einbirdou!


MAITE DUGUN HERRIA lelopin ospatuko da aurten ABERRI EGUNE Iruñan. Opor usañin ibiliko gaz gexenok handik eta hamendik, bañe Iruñan batuko gaz domekan aberrixan egun handixin. Herritxik autobuse ata da berta juteko eta ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdiz 10 euron trukin, autobuse goxeko 9:30 tan urtengo dau Zaldupe aurretik.
EUSKALDUNON ABERRIXE EUSKAL HERRIXE!

Zientziaren giltzak elkartik Martxoko hitzaldixe eskeiniko dosku hillan 27 xan (astelehena) kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30 tan. Gaxe, XXI. mendeko esploratzalle baten bizimodu ixango da eta hizlari lez MARIA INTXAUSTEGI MOLINA, itsaspeko arkeologi eukikou. Hurreatu entzutea!

Solasaldi honetan Palestinako emakume errefuxiatun testuingurure hurreatuko gaz. Era berin, errealitate honeta bertsotik zelan gerturatu gazen elkarbanatuko dou bertaratutakukin. Gogoratu Etxelilan arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala ekimena. Hurreatu entzutea!
Iruri Altzerreka bertsolaxe eta Nadia Nemeh Palestinar jatorriko bermeotarra eukikou hizlari gonbidatuk. Solasaldixan parte hartuko dabexn hizlariak gexaua ezautu nahi dozu?
Ein klik hurrengo estekan eta ezautu bertsolai eta palestinarren topaketako partaidik:
Nadia Nemeh: https://unrwaeuskadi.org/es/tv/
Iruri Altzerreka: https://unrwaeuskadi.org/es/tv/

Ata dabe Martxoak 25 in Ondarrun eingo dan EUSKAL JAIko egitarau. Ia gustoku dozuen!

IREBER mendixe (1.208 mt) aukeratu dabe ongun AURRERA MENDI TALDEkuk mendi buelti etxeko. Nafarroako lekoik politxenetako bat ikusteko aukeri dakazue ibilbide honetan (ikusi azpikoko bideue). Animaten bazaze, emon ixenak ANAITASUNA tabernan (epi,hillan 16 arte).

IBILALDIXE hurreatzen dator eta motorrak berotzen duz, hori dala ta Martxoak 16 an (eguena) arratsaldeko 5:30 tan Zubi-Zahar herri ikastolan batzar bat antolatu dabe orain arteko eindako lanak danokin partekatzeko. Hurreatu zeu be! Badator ibilaldiXE!

Gogoratu egun hau, Martxoak 25 (zapatu), egun horretan kalik dantzaz eta musikaz beteko diz, inguruko herrixetako dantzaxak eta musikarixakakin gozatukou horretaz gain jana eta edana ziurtatute eongo da. Geu be hortik ibiliko gaz!

Aurtengo MARTXOAK 8 EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNEko lemi DENON BIZITZAK ERDIGUNERA! ixango da. Egun hau erreibindikazioz betetako egune ixaten jarraitzen dau ta hori erakusteko Alamedan batuko gaz arratsaldeko 5 etatik aurrea bertan antolatutako gune Feministan, gero 7 retan bertatik urtengo dau manifestaziñoik. DANON BORROKI dalako DANOK KALEA!
Zaintza erregimenak danok ikutzen gatxulako. Beste zaintza sistema bat egituratu nahi dou. Badakau nahiku arrazoi: kalik hartzeko momentu de! Batu Ondarruko Mugimendu feministik einddako deialdexeta


Herriko kalik aldarrikapenez jantzitxe daz.




Ondarruko mugimendu feministik herrittarrai mezu bat helarazi nahi dotza, MARTXOAK 8 xin EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNIN, herriko etxetako bentana ta balkoik MORE kolorezko zapi, maindire, isara, gona, praka, alkandora… iseitxeko. Herrixe koloreztatu daigun danon artin batu zeu be ekimenea.
