Martxoak 11 (zapatu) ETXELILAk 10 urte ospakizun egitarau!

Etxelila zabaldu zanetik bost urte pasatu zile ospatu gendun 2019 xan, eta egun horretarako Etxelilai propixo eindako abesti bat be badakau on. Holaik diño letrik:

“Zor bat geneukan,

geure buruarekin zor bat:

Horma zaharrak hautsi

Eta libre izatea.”

Etxelilan sortu douen emakumion topaleku ezinbesteku ixan da zor hori kitatzeko bidin, feminismun bidin, aurrea etxeko. Horreatxik, 2013. urtetik hona alkarreaz egindako ibilbidiai aitortza etxeko aprobetxatu nahi dou 10. urteurrena.

Urte hauetan, bakotxa bere eran, Etxelilan parte ixan zazen guztioi urteurrena alkarreaz ospatzeko gonbidapena luzatu nahi dotzuau. Hamarkada honetan egindaku ospatzeko eta beste hainbeste etxeko indarrak batzeko hitzordu dakau martxoan 11an. Eta egitarau ederra prestatu dou horretako. Etorri!

*Etxelilan bazkalduko dou alkarreaz, bañe janarixe bakoitxak etxetik ekarri beharko dau konpartitzeko. Edarixak gure kontu!

Bazkaltzeko eta osteko bakarrizketako zenbat ixango gazen kalkulateko, otsailan 24a orduko apuntatzi eskatu nahi dotzuau; email honi erantzunez, telefonoz edo zuzenin bulegoa hurreatute.

Zuen zain egongo gaz

Otsailak 21, KARNABAL martitzena!

Herriko ikastetxik mozorrotute kalea urteteko egune bihurtu de egun hau, umikin batea gurasuk, noski. Aspaldi baten suerte txarra dan eukitxen egune dala esan birdou, eguraldixe dala ta, ia ongun hori aldatzen dan eta denpori geure alde dan. Azpixan ikusiko dozuen kartelin ikusiko dozuez egunin tzir egongo dizen ekitaldixak. Ia ondo pasten douen danok, mozorroz jantzirik.

Otsailak 13 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, TRANTSIZIO ENERGETIKOA, ERALDATU ALA KOLAPSATU!

Tenporali zala ta bertan behera laga gendun berbaldixak badauke data barrixe, ongoxe astelehenin arratsaldeko 6:30 xetan Kofrai Zaharrin. Hizlari lez MIKEL OTERO GABIRONDO (EH Bilduko trantsizio ekologikorako idazkarixe) ta moderatzalle lez LEIRE BEITIA ANABITARTE eongo da. Naturiaz arduratute bazaz ezin zeinke galdu hitzaldixe.

Urtarrillak 28 (zapatu) kontzertu Portuko ranpan, KRISTONAK + DOE taldikin

Portuko Ranpakuk be hasiera politxe emotze 2023. urtiai, bigarren kontzertu honeaz. KRISTONAK eta DOE taldik iku eta entzuteko aukeri emotezkulako Urtarrillak 28 xan RADIXU irratixan 32. urteurrenan ingurun antolatu daben ekimenan barrun. Kontzerture juteko asmu badakazue, hartu lelengotik sarrerak NOYA tabernan edo ZURRUMURRU liburu dendan 8 euron trukin.

Urtarrillak 24 (martitzena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin: TRANTSIZIO ENERGETIKOA EUSKADIN!

2023. urteko lelengoko hitzaldixe eukikou datorren martitzenin (U-24) kofrai zaharrin Zientziaren giltzak elkartik antolatute. Berez, hitzaldi hau pasan urteko abendun etxeko zan bañe ezin ixan zan ein. Hitzaldixe emotea IÑIGO ANSOLA KAREAGA (kudeatzalli) hurreatuko da, eta gogoratu arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Gaxe gustoku badozu, hurreatu hitzaldire.