TRIPONTZIxan zenbaki irabazlik!

Azken hilabetitan Tripontzia zozketi eskutik eskure ibili eta gero, sarixe zozketatu de! Ixez Ondarrun geatu zan sarixetako bat bañe aurten lehengoku Bilboko alde zaharrin saldu de eta bigarren sarixe Lakuan (Gasteizen). Zoixonak irabazliai eta bestioi, Burujabetzin bidin danok gaz irabazlik! Azpixan dakazue urten daben zenbakixak.

PENTSIONISTAK pankarta atzin gaur be!

Egueldi mamuaz batu diz gaur be Alamedan eguerdixan herriko edadekuk. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta atzin 140 pertsona (tartin alkati eta zinegotzi bat). Bertan 20 minutu egon diz ta astin egon dizen barrixak ezautu ta gero (siñadurak batzen jarraitxuko dabela baieztatu dabe Galdakaoko ospitxalea eta Bilboa garraio publiku ugaritzeko), datorren astin be han eongo eidiz esaten amatxu dabe. JO ta KE LORTU ARTE!

Urtarrillak 29 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, WINTER IS COMING? Evolucion del Mar Cantabrico en los ultimos 130.000 años!

2024 urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe Zientziaren Giltzak Elkartekuk Urtarrillaren 29 rako. Kantauri itsosun eboluziñoi 130.000 urtin tzir aztertuko dau BLANCA MARIA MARTINEZ GARCIA geologuk. Kostaldeko herrixe dan neurrixan guri, gaxe bertatik berta ikutzen gatxu. Gogoratu arratsaldeko 6:30 xetan hasiko dala hitzaldixe, hurreatu zeube entzutea!

Iñautexetako PLAY-BACKan lehiaketi!

Gabonak jun diz eta ate joka dakauz Iñautexak. Urtero lez PLAY-BAC lehiaketi antolatu dabe azpixan agertzen dan kartelak erakusten daben latxeik. Aurten otsailak 13 an (martitzena) arratsaldeko 6 retan Zaldupeko eskola publikun aterpin antzeztuko da. Bertan parte hartzeko, ixenak otsailak 9 baño ariña emon bihir diz udal turismo bulegun. Hasi gaxe eta mozorruk prestaten!

Alamedako PENTSIONISTAK BORROKAN!

Eguraldi txarrai aurrea eiñaz Alamedan batu diz beste behin be herriko PENTSIONISTAK. Gaur Zumardi etxeko atarixan ikusi douz pankarta atzin ta antolatzallin arabera 125 lagun batu dizela esazku (tartin alkati eta bi zinegotzi). 20 minutuz egon diz bertan eta astin egon dizen barrixak entzun eta gero, datorren astin osteabe bertan batuko dizela baieztatu dosku. JO TA KE LORTU ARTE!