Otsailak 8 (eguena) EUSKERIN EGOERI GAUR, Zer diñue datuk? hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Ondarroako Udaleko euskara zerbitzun eta UEMAn eskutik, “Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?” hitzaldixe antolatu de otsailan 8rako (eguena) arratsaldeko 18:00etan Kofradia Zaharrin. Hizlari lez, IÑAKI IURREBASO eongo da ta berak azalduko dau arnasgunin eragiñe ta udalerri euskaldunan (UEMA) sendotzi euskerin biziberritzeako giltzarrixe zeatxik dan hain beharrezku.

JAIONE BARRENETXEA LARRAÑAGA jun de gure artetik

Jaione Barrenetxea Larrañaga junde gure artetik 91 urte eukazela. Kastako emakumi, 31 urteaz alargun gelditxu zan, bi alaban ama zala. Bixitxi aurrea atateko, deskargak eta Orlando kontserberan eiban lana. Oso emakume aktibisti ixan zan bixitxa osun. Garai baten Herri Batasunako herriko mahaiko partaidi, Preso ta iheslaxan mobilizaziñoitxan beti hantxe(hurre hurretik bixi ixan zitxuzen espetxe politikin ondorixo ankerrak). Horrez gain, ixilpeko beste hainbat mobidatan ibilitxaku. Zubi-zahar herri ikastolan eta Kresala kultur elkartin be partaide aktibu.

Turrune etxen douenon partez besarkadaik estuena etxekuai. Beti eukikou gogun.

44 urte eta gero JESUS MARI ZUBIKARAI “JHISA” gogun!

JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 44 urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.

Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kide, eta herrixaz konprometiute. 

Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.

Herrixak ez zatxu ahaztuten Jhisa!

PENTSIONISTAK BORROKAN!

Udabarriko edozein eguneko eguraldixan itxuri alde eukela batu diz gaur eguerdixan Alamedan herriko PENTSIONISTAK. PENTSIO DUIÑAN ALDE BORROKAN, GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU, IPC ERREALA eta 1.080 euroko PENTSIÑOI edozein pertsonentzako, eskakizunan atzin 180 lagun batu diz gaur be ta 20 minutu bertan eonda gero, datorren astelehenin be bertan eongo dizela baieztatu dosku antolakuntzatik. JO ta KE LORTU ARTE!

Gaur, Urtarrillak 26 (baixaku) PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA! enkarteladi.

PRESO ta IHESLAXAN ETXERATZIN aldeko aro barri baten atarixan gaz ta inddar guztik ipini birdouz falta douzenak gure artea ekarteko. Kale mobilizaziñoikin jarraitxu birdou amaierako helburu lortzeko. Gaur Urtarrillan 26 ( hilleko azkan baixaku) batuko gaz arratsaldeko 7:30 tan Alde Zaharrin ta enkarteladan jungo gaz Alameda arte. DAN-DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!