EUSKAL MEMORIA FUNDAZIÑOIk gogoratzen doskun latxeik, Gaurko egunez on dala 14 urte Jose Antonio Otxoantesana Lejardi errefuxiatu ondarrutarra gaxoik hil zan erbestin (Mexikon).

EUSKAL MEMORIA FUNDAZIÑOIk gogoratzen doskun latxeik, Gaurko egunez on dala 14 urte Jose Antonio Otxoantesana Lejardi errefuxiatu ondarrutarra gaxoik hil zan erbestin (Mexikon).

Hasitxe daz Zapato Azulin inguruko egitarau zehazten, azpixan dakazue adibidez Plaza Musikako bi eszenatokixan ingurun eongo dizen taldin kontzertun ordutegixak. Astebete eskas falta da egun handirako, ata mahunezko erropak armaxutik eta prestatu egun politx bat pasateko. Ondo pasa, pasa baik!

Ondarruko GURE ESKUk hainbat ekimen prestatu dotxu EUSKAL HERRIXAK ERABAKI! kanpañin barrun. Hasteko, Ekainan 22 xan (eguena) arratsaldin Alde Zaharrin GURE ESKUko furgoneti eongo da euran mateixalan salmenti etxen. Ekainak 24 an (zapatu) eguerdiko 12 xetan bizikleta kalejiri antolatu dabe ume ta nausixantzako ikurriñak lepun hartute Kamiñazpitxik- Alameda, bittartin Alamedan txosni eongo da, kamisetak, globuk , pegatinak..saltzen. Ta Uztailak 3an (astelehena) TOURe pasako da herritxik eta Danok ikurriñakin kalea urteti proposatu dabe, Gure mallota, IKURRIÑE!

Argitaratu eta zabaldu dabe aurtengo GOROZIKA ko jaxetako kartela. Bertsolaxak, herri kirolak, umintzako txokolatadi, trikitrilaxak eta illuntzeako Dj xe gozatzeko aukeri eukikou. Ohitxuriai jarraitxute herrittar pillu be hurreatuko dala zihur gaz. Ondo pasa SAN JUANak!

Gaur eguerdixan batu diz Alamedan herriko PENTSIONISTAK opor aurreko azkan konzentraziñoin. Gaur 167 lagun batu dizela esazku antolakuntzatik, tartin herriko alkate barrixe. Inddarrak hartute Irailan 25 in bueltatuko dizela konzentraziñoitxa be esan dozku, on udiaz gozati tokaten gakue. Jo ta Ke helburuk LORTU ARTE!

Datorren eguaztenin (Ekainak 21) solasaldixe eukikou Kofrai Zaharreko 2. solairun arratsaldeko 6:30 tan, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAN etxeratzin ingurun. TXEMA MATANZAS GOROSTIZAGA abogauk eta BEGO ATXA AZURMENDI Sare herritarreko kidik emongozku PRESUn gaur egungo egoerin barri. Hamendik aurreako bidi zelan ixango dan jakinmiñe badakazu, agertu hitzaldire.

Frantziako Tourre Ondarrutik pasako da uztailan 3an, astelehena, Zornotza eta Baiona batuko daben etapan. Hori dala ta, hainbat neurri hartu beharko diz egun horretarako, antolatzailin aginduz. Azpixan azaltzen diz egun horretan herrixan egongo dizen mozketak. Adi egon!


Ekainan 28 xan ospatzen da mundu guztin SEXU ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNE ta horreaz egunaz lotute herrixan hainbat ekimen eingo diz. Beheko kartelin dakazue egitarau osu, ipuin kontalaxak, mahai inguru, poteu….Ospakizune ta borroki uztartuz mundu aske baten ametstu!

Zapatun eguerdiko 13:00 etan osatuko da Ondarruko udal barrixe. Alkate eta zinegotzi taldiaz gain, lantalde oso bat eukiko dou atzin, eta zeuek be geuaz eoti nahi dou. Hurreatu URTZAi eta ekipo barrixai babesa emotea!

Ongoxe eguenin batuko gaz Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 tan Ondarruko EH Bilduko kidik. Udal eta Foru hauteskundin baloraziñoi engou bertan, kanpañan zer hutsune euki douen eta zerreaz igarri douen eta hurrengoko erronken aurrin zelan jokatu birdouen.
