Maxatzan 23 (zapatu) Markiñan ospatukou 2026ko BAT EGIN EGUNE, eta beran helburu Lea-Artibaiko EH Bildun oinarri soziala elkartzeko egune ixati de ta egitarau zabala antolatu dabe horretako. Goxin, bi hitzaldi/solasaldi eongo diz. Lelengokun, idazkaritzako kide bat etorriko da, eta egoera politikoaz eta marko programatikuatxik berba eingo dau (hizkuntza politika, etxebizitza, migraziñoi..) bigarren zatixan, eskualdeko proiektutan sakonduko dabe, agintaldi honetako balantzik eiñaz eta datorrenai begire ipiniaz.. Eguerdixan bazkaxe eongo da eta ostin kantaldixe. Asko gaz, BILDU gaitezen!
Ondarruko udalak ekoiztute eta JON MAIA SORIAk zuzendute, BERRIZ ETORRIKO ZERA dokumentalan estreñaldixe eingo da ongoxe zapatun (M-9) herriko frontoin. Dokumental honetan, Frankismo garaixin Estatuko hainbat tokitxatik (Extremadura, Galiza, Andaluzia…) etorkizun hobe baten bille Ondarrure etorri zinei aitortzi etxetze. Dokumentalan estreñaldiko sarrerak (debalde) Turismo bulegun jaso bihir diz, eskuratu lelengotik!
Kultur ANIZTASUNAN astin barrun herriko ikaslik erakusketa bat eindabe gai honen ingurun bueltan, PEDRO LASARTE IPARRAGIRREk eta NATALIA ZUBOVA KASATKINAn laguntziaz Udal erakusketa aretun. Erakusketi zabalik eongo da azpixan dakazuen egun eta ordutegixetan. Hurreatu gure gaztin lanak ikustea merezi dau eta.
Ekainak 5in (baixaku) eingo da aurtengo Kamiñazpiko PLAY BACK lehiaketi auzoko jaxan barrun. Bertan parte hartzeko ixenak AMARRATZA tabernan emon bihir diz ta Maxatzan 22xe ixango da azkan egune.
Azpixan ikusko dozuenak diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partdikuk Zaldupe udal futbol zelaxan.
*Gogoratu: Jubenillak eta Kadetik igoeri daukela jokun eta beste alde batetik, Infantil mallako domeka goxeko lagun arteku bertan behera gelditxu dela. Aupa AURRERA tra ka tra!
Langilion nazioarteko egune da gaur. Borrokako eta aldarrikapeneako egun honetan, urtero modun LAB sindikatuk mobilizaziñoik deitxu dotxuz Euskal Herri luze zabalin. Gure zitxi, Lekatxon, eskolapetik 12:30etan, Han ikusiko gaz!
Maxatzan 8, 15 eta 22xan (baixakuk) Dj ikastaruk eskeiniko diz Etxelilan. Dj Siwanabak emongo dau, Klub Latino et Karibeko soiñuk nahastaten daben artistik. Ikastaru emakumintzako eta disidentiai zuzendute da eta daneta zortzi toki daz. Anima eta hartu parte!
Kolpe gogorra jaso gendun jakin gendunin pasan domekan KIXKUR jun zala gure artetik. Idazli (IZAINA, GATIBU SORTU NINTZEN, ERROTARRIA, EZ DAGO EZER ETXEAN, URRUN DA ZERU URDIÑA, ADLOTSE, TXOMIN “AURRERA BOLIE” diz besteak beste berak idatzitako liburu batzun ixenburuk), preso ohie (27 urtin euki ben preso Estatu Españoleko espetxe desberdiñetan) eta gexenbat, Memoixi gordeten ibili dan kidi. Mendaron jaxo, Lasturren eta Deban ikasi ta Euskal Herrixan aldeko borrokan hezi gure ingurutan, horren ordaiñin hainbat kartzela ezautu ixan ban. Batek baño gexauarek galdetuko dozue ea Ondarruaz ze lotura euki ban berak. Lehen esan latxeik idazle ixatiaz aparte Memoixi gordeteko eta trasmisiñoi lantzeko lan izugarrixe eiban AMETSEN LIBURUA (2015) lana koordinaten. Bertan, 426 euskal preso, iheslari eta erbesteratun ahotsak, ametsak eta esperientziak biltzen diz, bakotxak orrialde zuri baten idatzitxe edo marraztutaku oinarri hartute. Testigantza-liburu itzela da, Angela Davisek berak goratu ban lana. Ta hor kokatzen da KIXKUR eta gure herrixan arteko kidetasun hasieri. Denporan ibili zan gure herrixan harremanak lantzen, gertaerak ezautzen, jentiaz egoten…
*Ikusten zazen irudixak Ondarruko Txokun atatakuk diz, egunetan ibili zin grabaketak eta elkarrizketak etxen berak hala eskatute.