Gure etorkizunak be ez dotza billurrik atzeko tentepostiai
Ez ga gelditzen, bixar danok PLAZA
Zeindde biolentu hamen?
Argazki gexa jasoten jarraitzen dou. Gaur jaso douzenak oso adierazgarrixak diz. Ertzain batek erresistentzixa baketsu etxen dan pertsona bat odoletan lagaten badau, zeindde biolentu?
Eskerrik asko Nieves goiko argazkixakatxik. Behiko argazkixak Aritz Loiolak Garantzako atatakuk diz.
Eta beste periodiko batzutan agertu dizenak:
Maiatzak 16-22 , kirol medikuntza unitate mugikorra Zaldupen
Kirol medikuntzako unitate mugikorra egongo da Ondarroan maiatzaren 16tik 22a, zehazki, Zaldupe Udal Kiroldegi aurrean, eta herriko 26 pertsonei egingo dizkiete azterketak.
OndHarro!
Lagun batek bixaldu daben irudi ederra!
Askeguneko komunikazinoi taldik be biharrin jarraitzen dau, argazkixak eta bideuk batzen, eta laster argitaratukotxuz!
The Guardian-en be agertu ga!
Argazkixak eta bideuk jasoten jarraitzen dou. Segi bixaltzen! otzara@hotmail.com
74 urteko gixona tatarrez ertzain artin.
Goiko bideun, adi honetxei momentuai:
0:07txik aurrea, ertzainak karpa parin dan gixon urdinddunai joten.
0:30 – urdinddun gixona kokotetik estutute.
1:19 – 74 urteko gixona behangainea botata. Aupa Sabin!
Hauxe da Urkullun ertzaintza “barrixe”!
KONTUZ berban esanahixaz!
Diño barne sailburuk, euran nahixe txapelgorrixak “policia de proximidad” bihurtzi ei de eta adibide morun Boby ingelesak jartzen dotxuz. Edo geuk ez dou ulertzen, edo eurak enfasis gehixei ipintxen dotze. Guri, eurak erabiltzen dotxuen maittatzeko moldik, gorrotu sortu eragiten dozku. Beste alde batetik, guk beti ulertu dou, herriko agintari nagusixe udaletako egiten dizen botun bidez aukeratzen dala. Gure herrire agertu dizen tipo arrotzak, ez dabe bardin ulertzen. Hori bai eurak DEMOKRATAK diz, gu ostea BIOLENTUK. Baten batek mundu aldrebesa dala esango dau.
Urtzan atxiloketin bixamona
Atzoku burutik ezin kendute jarraitzen dou. Eta herritxarran argazkixak jaso eta jaso gabiz. Interneten be gauza interesgarrixak gaz topaten. Hamen dakazuez:
Atzo salatu gendun modun, ertzainak mediko boluntaxuk izotzik baik laga zitxuezen. Argazkixan, izotzan neberi, rekisata. Hauxe da ertzainan jarrera ‘humanitaixu’: jenti jo eta gero medikuai biharrin laga bez!
Argiako kazetaixak grabatako momento eder bat, herritxarrak zubixan batute, alkarreaz kantaten.
Egun argiz herriko alkati tatarrez eruteko kapazak badiz, zer ez dabe eingo euran ezkutuko kalabozutan?
Donostiko autobusetan agertu dizen aldarrikapenak.
Urtza, geu be zeure inddarraz eta bixipozaz geatzen ga! Eutsi gero!
Gaur, EHbilduko parlamentaixuk Ondarruko herri harresixan aldeko kamisetakin parlamentun
Maiatzak 16 (eguena) Greba Orokorreako batzarra
#Herriharresia, seigarren egune
Adi bixar honei peatinionei, zer esana emongo dau eta!
Hamen pare bat argazki, ertzainan metodo pazifikuk zeintzuk dizen ikusteko: surretin ten etxi, beixetan atzamarrak sartzi, jentiai apuntati…
Gerotxuau hasiko ga gaurko egunan baloraziñoi eitten, benetan gaurko egune ONDARRUKO herrixan eta herritarrantzako zer ixan dan, bañe txapela kentzeko jarreri euki douela begi bistaku dala iñok ezin dau ukatu.
Erabili daben jarrera bortitzan aurrin, tinko bañe baketsu erantzun dotzau. Gaur eta aurreko egunetan herrittarrak aske guniai emotzen babesa ezin leike neurtu, janarixak prestaten, gau ta egun biditan egon dan jenti txapelgorrixan jun etorrixan barri emoten, informatika saile erun daben peñi, bolandererun lana, ekitaldi kultural guztik monta daben lagunak, …
Guk geure aldetik (TURRUNE) ezinddou eskertu jaso douzen argazki, bideo, animo mezuk, logistikako mateixal… guztik. Askotan erantzun be ezin ixan dou ein, hain ibili gaz lanpetute! Turrunak egunetik egunea bisitxa gexa eukitxuz. Gaur, adibidez, 12.000 bisitxatik gora euki douz. Hauxe da herritxarrok herritxarrontzako einddako komunikazinoik dakarren inddarra!
Jakin, jasoten gabizen mateixal guzti artxibaten gabizela ta segi eitteko bixaltzen, badakiauelako milaka ixan dizela ata douzen argazki ta bideuak. Hamen, on dala gitxi hartu douzen batzuk
PAULIN ta BEGOÑA lelengoko filan, aurrez aurre, betiko lez.
Beatu Italitxik alla gazkune: http://www.infoaut.org/index.php/blog/conflitti-globali/item/7799-il-muro-popolare-resiste-allarresto-di-una-giovane-bascakun artikulu
Eta bideo gexa, jentik bixaldutakuk eta internetetik hartutakuk:
Hamen bideo bat, mediko boluntaixuk einddaben bihar ederra erakusten dabena: eritxutakuk lasaitxu, zaurixak garbitxu… gogorra ixan da ertzainak jenti zelan ekarteben ikusti!
Bi bideo argigarri: bata, ertzainak herritxarrak apuntaten; besti, ertzainak Maribi Ugarteburu mehatxatzen. Guri, harrotasune; eurana, harrokeixi!
Urtzan atxiloketi, Argiako kazetari Lander Arbelaitzek grabata.
Interneteko sare sozialak argazki ederrez beteten daz:
Itsas Aurreko prentsa aurrekun esandakuk
Herritxarrak bixaldutako argazki eta bideuk jasoten gabiz.
11:00 – Irabazi dugu. Urtza erun dabe, baine berak esaban morun, irabazi einddou. Argi laga dou zeintzuk gazen bakin alde, zeintzuk gabizen bide baketsuk erabiltzen. Eta argi laga dou zeintzuk dabizen Espainiko legin menpin. Espainiko Audientzixa nazionalak aginddu, PNVk bete eta ertzainak herritxarrak jo. Ondarruaz eta ondarrutarrakin harro egoteko egune da gaur. Eta eskerrik asko Euskal Herritxik etorri dan jente guztiai. Gora Urtza! Gora Euskal Herria askatuta! Danak etxea!
6:00 – Badatoz eta hauxe da topako dabena. Twitterin ga jarraipena etxen: twitter.com/turruneondarroa












































