Artxiboa laburpen hitzeka: m30greba

Gaur burrukatzen ez dabenak, bixar nearrik ez etxi!

P1050908

Gaur, greba orokorra euki dou Ondarrun, murrizketan kontra, geure eskubidik eta beste eredu ekonomiko bat aldarrikatzeko.

Herri barru hildde egon da: tabernak (aipatzeku de Batzokixe itxi ein dabela), dendak, negozixo txikixak (ieltzeruk, elektrizistak, pinttorik..), banketxik, ogi dendak (atzo bi eguneako ein ben ogixe), … Beste alde batetik arrain salmentaik ez da egon, ez bajuran eta ez alturan (itxosoko eguraldixe lagun euki rou), geleri be zarratute egon da. Herriko 4 ikastetxitatik, Zubi Zahar ta Eskola publikure hiru lau langile jun diz bakarrik. Berritxuko Kautobek be grebi ein ei dau. Zoriontzeku de halako enpresa txikixetako langilik erakusti daben elkartasune!

Baine danak ez dabe bat ein grebiaz. Udal liburutegixe zabalik egon da. Ortiz, Cikautxok ta Kidek (ingurun dazen lantoki handixenetakuk) ez dabe bat ein grebiaz. Horko fabriketako langilik askotan ixan diz eredu herriko borroka askotan. Baine gaur huts einddabe. Bilurrakatxik edo zalantzakatxik, elkartasunik ez dabe euki grebi ein daben beste langilikin. Badakiau grebi etxeko egoera eskasin dazela langile asko (lanpostu galtzeko bilurre, hipoteki…). Baine gauza bat argi euki bir dabe: eskubidik galtzen douzenin, danok galtzen douz. Osasunin, hezkuntzan… etxen dabizen murrizketak danoi eraitxen dosku!

Lagun artin kejatik ez dau ixetako balixo: bankuk lapurrak dizela, Madridetik nahi daben guztik etxen dabizela, enpresaxuk gerua eta aberatsa dizela… baine gero grebaik ein bez, grebik ixetako ez ei dau balixo eta. Baine gaur lantokire jun dizenak ze alternatiba eskeintzen dabe? Zer da ein bir dana egoeriai buelti emoteko? Grebik ez badau balixo, fabrika formal-formal jutik gitxia!

Guk pentsaten dou grebi oso tresna inportanti dela botere ekonomiko eta politikuai erakusteko asko gazela, kontzientzixi dakauela eta antolatute gazela. Eta pentsaten dou grebi pasa eta gero be burrukatzen jarraitxu bir dela: lantokixetan eta kalin antolatute, erabaki politiko kapitalistan aurrin planto eindde, geure eguneroko ohitxurak aldatute (aisialditxik hasi eta egunero jaten douenearte, lan baldintza duinak aldarrikatute). Tresna guztik diz beharrezkuk!

Eskerrik asko gaur grebi ein daben danai! Eta gora Euskal Herriko eta herrialde guztixetako langilik (lanpostu euki edo ez)! Zeuek mobiutezue mundu!

P1050907Parlamentun bi ondarrutar dakauz. EHbildukuk grebi einddau…

BLf08W7CUAAB4sR.jpg large

PNVkuk ez…

BLf1ULqCYAA5LtA.jpg large

Argazki edo informazinoi gexa badakazue, bixaldu mesedez! otzara@hotmail.com

Goxeko kroniki: INFO7in

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

M-30: TURRUNE greban

m30 greba orokorraMotibuk sobran daz gu be greba juteko. Bixar gabaz greba eguneko datuk sartuko douz, bañe horretako zeuen laguntzin beharra dakau. Argazkixak, bideuak, lantegixetako datuk, reflexiñoik, edozer informaziñoik balixo dozku. Beraz badakixue, hau de TURRUNAN helbidi: otzara@hotmail.com Animatu eta idatzi

greba - copiaONDARRU danon artin gelditzi lortu birdou, lana eitten douenok ta lanik ez dakauenok, ikasten gabizenok, zahartzarun gazenok, etxin lan eitten douenok, …

 

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

Bixar, greba orokorra!

Ondarruko greba komiteak konzentrazioa egin dau “Bankuek krisia eragin, langileok ordaindu. M30 greba!” lemapean. Bihar eskubide sozial eta laboral duinen alde denok kalera! Euskal Herriak eredu propioa! Bihar goizeko 10etan mobilizazioa alamedatik, ondoren denok Bilbora eta arratsaldeko 18:00etan manifestazioa Alamedatik.

IMG_20130529_130514(1)

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

Greba orokorreako preparata gaz!

Hauxe da Ondarrun greba orokorra dala ta preparata dazen ekintzak. Anima eta parte hartu! Eskubide sozialan alde, murrizketan kontra: maiatzak 30, greba orokorra!

IMG_20130523_112237Ta ontxe bertan lelengoko datuk alla gazku, EIKA lantegiko biharginak ein dabe bozketi greba jun ala ez, eta hau ixan da euran erantzune, grebi BAI 224, eta EZ 156. Beraz GREBA duz.  Maxatzan 30 danok KALEA, erantzun beharra dakau, bestelan burutik bera KAKA ein gosku eta.

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

Maiatzak 21 (martitzena), greba batzordi osatzeko batzarra

Bixar arratsaldeko 19:00retan batzarra egongo da Kofrai zaharrin Ondarruko greba batzordi osatzeko.

kartelaM30Gunea-page-001

 

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

Maiatzak 16 (eguena) Greba Orokorreako batzarra

Ondarrun ez ga geldik egotekuk. Pasa douzen egunak pasa eta gero, bixar batzarra dakau greba orokorra preparaten hasteko, LABek eta ELAk deitxute. Arratsaldeko 7retan Kofrai Zaharrin. Maiatzan 30in, greba orokorra!

bolatinakM30

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Badator greba orokorra!

197649_183698391787812_107481808_n

Iruzkin bat utzi

2013/05/06 · 11:37 pm