Gure arraunlaixak, euskeraz!

Hilan 31n jokatu zin Lekeition Euskadiko Traineru txapelketak eta emakumezkun kasun, Zumaixak irabazi ban. Bertan, Nagore Osoro eta June Aranbarri ondarrutarrak aritzen diz.

ETBn ikusteko aukeri egon zan eta “gutzako normala dan modun” Nagore Osoro patroi ondarrutarrak euskeraz berba eitteban beran arraunlaxakin. Patroik mikru eruten dabe eta argi eta garbi entzuteko aukeri euki gendun telebistaz jarraittu gendunok.

Zapatuko estropadan be Antiguako Amako patroik euskaz berba eingo dotse arraunlaixai, BAINE ZORITXARREZ, GITXI DIZ, ARRAUNE MODUKO KIROL BATEAN, EUSKARAZ BERBA EITTEN DABEN PATROIK. Askok badakixe euskeraz baine…

Animo gure arraunlaixai. Irabazi edo galdu, gu beti zeuekin! Herrikuk zazelako eta euskaldunak zazelako!

PLAZAGAIN 2013

Hasitxe ga daneako aurtengo montaji preparaten ta betiko latxeik esku  bat bota nahi ixan ezkeo gustoa hartuko zattuau. Bai estrukturi monta ta desmonta edo ta 14tik 17re bittartin txanda bat edo beste bete nahi ixan ezkio, geuana urreratzi besteik ez dakazue.

P1060063

Abuztun hasieran, 3 egun, 3 ekintza, gure preso ta iheslaxan alde

hondartzetaku 2013

– Urtero latxeik, abuztun 1in, Etxeratekuk (presun eta iheslaixan senidik) zitxi akarre 10:00etan Loiolan.
– Baixakun (hilan 2xe) enkarteladi ixango da Etxeratek deitxute 20:00retan Zubi Zahar aurretik.
– Zapatun, abuztun 3an, Mutrikuko eta Ondarruko Herrirak diar eindde, ELKARTASUNA HONDARTZARAINO! urteroko hondartzetako enkarteladi ixango da Saturranen eta Arrigorri hondartzetan euskal preso eta iheslaixan eskubidin alde.
Mutrikuarrak Saturranea arrimako diz eta ondarrutarrok ALAMEDA 12:00xetan. Ibilbidi: Alamedi- Itsasaurre- Veganeko aurri- Kalatraba- Plaiko morru- Harbide (mutrikuarrakin batu)- Arrigorri hondartza (ur ertzearte)- MobyDick aurretik urten-Astilleruko paseue- Zubi Zaharra- Nasa (molli)-Kantoipe- Alameda.
Txalapartik eta uxuk ongietorrixe emongotse enkarteladiai Alamedan eta Herrirak kaleratu daben komunikau irakurriko da. (Motor txikixak eta bateleruk 11:30xetan Astillerun geatu diz: itxosoz egingo dabe ibilbidi, oinezkun albotik)