Saturran, atzea be zikinddute

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hauxe mezu jaso dou Saturranetik:

Banator osteabe Saturran aldetik.

Pasan astin 800 arrain baino gexa agertu zin hildde gure errekan, ta gaur “harri” diferentik agertuaskuz. Bueno harrixak ero…koipe bolak! “Salmueri” deitzen di koipe bola honek eta kontserberak ibiltxen dabe.  Atzo erreka parin euazen bakarrik eta gaur hondartza jun eta ezin zan ibili be ein. Ibili esaten dot ze usaine? Etorri, ikusi eta usainddu.

Abuztu dator… eta fabrikak itxi eingo dabe. Honeaz ze nahi dot esan? Urte guztiko zikin guztik geuana datozela.
Barai Soroslik eztakazuela honen kulpaik bañe… eztoxuen esan: “Uraren kalitatea ona da, arriskurik ez”.
Ia behingoz hau konpontzen dan. Beste baik… hurrengoarte!
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Ondarruko eguzkik be salatu dau egoeri:

Zoixonak Imanol! Zoixonak txistulaixoi!

Ondarruko kultur agorik herrixan kulturi bultzatzen ibili dizen erakunde bat eta pertsona bat omendu zitxun asteburun. Alde batetik, herriko txistulaixak, pilo bat urtin tradizinoiai eusten dabizelako astero astero; bestetik, Imanol Oruemazagai, herriko kulturin alde einddaben bihar guztiatxik (elixako tiplik, antzerkixak, ikastoli, historiazalik…).

Guk gure partetik Imanolen alde soziala eta politiku be aipatu nahiko geunkez. Bera ixan zan Kamiñazpiko elixako mugimendu sozialan bultzatzaile nausixe. Elixa alternatibo bat (euskaldune, herritxarra, iraixe, kritiku,  soziala…) eskatzeko mugimendutan be parte hartu ban, batxe kristau komunidaditan be. Sotani erantzi, buzu jantzi eta porture jun zan biharrea, langilin errealidadi urretik ezautzeko. Frankismun kontra etxearren, apaizan kartzelatik pasa bir ixan zan. Eta Franko hil eta gero, Herri Batasunako partaide ixan zan.

Azkanengoko urtitan be, beran konpromiso politikuaz eta sozialaz jarraitzen dau. Aipagarrixe da Koldo Arriolan hilketin ingurun argitaratu ban liburu.

ZOIXONAK Imanol geure partetik be, eizun guztiatxik eta etxen zabizen guztiatxik!

DSCN0928DSCN0942

Munduai buelti, Ondarrutik urten baik

Kolore askotako asteburu euki dou Ondarrun. Herrixan bixi dizen jatorri desbardinetako herritxarrak euran jaxak ospatutxuez eta. Galleguk, peruanuk, ekuatorianuk, kolonbianuk… alkar ezautzeko aukera ederra ixan da!

Galleguk kalez kale ibili diz gaitan soinu zabaltzen…

P1060440

Eta gaztetxin peruanuk prestatutako jateko aukeri egon zan. Oilu erreta eta frijoles.

P1060437

P1060433

25 xullo DIA DA PATRIA GALEGA

Bandeira_galega_nacionalista_loitoGaur Galiziko egun nazionala da, eta Ondarruko kalitan Galiziko banderi agertu de, urtero lez. Izar gorrixaz, Galizik (Euskal Herrixak modun) beran etorkizune erabakitxeko eskubidi daukela aldarrikatzeko.

Aurten Kofrai Zarrin jarri dabe  GALIZAko banderi herritxar batzuk. Urtitan Ondarruko Casa Galiciako lehendakaxe ixan dana omentzeko, beran etxin aurrin ipini dabe. Zoixonak Jano, zeuen egunin.

Asko ixan diz Galizitxik Ondarrure etorritxako herrittarrak, itsosure biharra eittea. Halan jarraitzen dau gaur egunin be. Bestelan beatu berdel eta antxoako kosteretan zelan egoten dan portu, Sadatik , Cambadostik… etorrittako txalupaz beteta.

Gora Galiza Ceive!

Oharra: Santiagon egon dan istripun ondorixoz, Casa Galiciak bertan bera lagatxuk kontzertuk. Geure doluminak Galiziko herrixai.

P1060057