Gaur ospatzen da Santa Klara egune, bertan hainbat ekitaldi ospatu diz egun guztin tzir. Hauetako bat, herriko bertsolai eskolakun lelengo plazaratzi ixan da. Bertan egon dizenak, ikasle barrixan etorrixe goraipatu dabe.
III. Plazagain mus txapelketa jokatu de
Atzo arratsaldin eta jaxan beroketan barrun, III. PLAZAGAINeko mus txapelketi jokatu zan. 46 bikote ixan zin ixena emon benak, bikoteko 15 euro laga ta gero. Esan birde eskualdeko jenti be urreatu zala, han ikusi genduzen markiñarrak, allustiarrak, berritxuarrak… bañe talde gexenak herrittarrak ixan zin, beatu bestelan argazkixai.
Esan, finalea ondarrutar bikote gazti eta berritxuarrak (batak diño bera Milloiku dela) aila zile.
Bikote irabazli ZUBI-ZAHARRIN:
Amaitzeko esan irabazlik erun daben 300 eurun zati eder bat herrixan geatu dela. Goixaldeko 4retan beheiko kalin berritxuarrak txapelak jantzitxe ikusi dottuenak kontaskun latxeik.
Ahaztu gazkune esati, iazko txapeldunak ezin etorrixe euki dauela, bañe jun dan tokire kartak erutxule ta aurtengo txapeldunak larri ibiliko dizela hurrengo urtin.
Abuztuak 11 (domeki) Kuadrilan arteko V. Ginkami
Urtza atxilotzeko aginddoik ez euken, baine…
Urtzan atxiloketin ingurun informazinoi gexa gaz jasoten. Hauxe da Beltran de Heredia Barne Sailburuk EH Bilduai erantzun dotzana, galdetueran ia Urtza atxilotzeko agindu baeuken. Onartu etxen dau ezeukela aginddu zuzenik, bañe polizixa integrala dizenez bla, bla, bla… Jenti atxilotzeko “konpromisu” hartute ei dakarre!
Hamen erantzun osu: Urtza. Erantzuna
Atzanin eskertu ein bikotsau atxilotzea etorri ixana! Eroze!!!
Aurten 30 urte ospatzen douz PLAZAGAINin. Zoixonak danoi!
Nausixak ein gazen seinale, Kamiseti ata dou aurten. Hiru hamarkada bete eta aurrea guzela gogora arazteko. Eta erosi nahi dabenak Zubi Zahar ingurun ipiniko dan mahaixan topako dau.
Ziur ga gaur Plazaginin montajin ibili dizenak ez dotxuezela ezautuko lehen erabiltzen zin mahaixak, adibidez.

Esan bebai, ordu asko sartu daben jenti falta doule gure artin, batzuk betirako jun gazkuzenak (aurten adibidez, Agorrixe)…
Badaz be bai jo ta ke lanin ibili dizenak urte askun, eta aurten ez dotzenak lagaten euran turnu beteten…
bihar asko eitten dou bañe umoreik ez dou galdu inoiz…
Aurten atzea be psikobloka egongo da jaxetan
Hasi diz konposta etxen Ibaiondon
Ibaiondoko eta Kamiñazpi inguruko 20 familixa konposta etxen hasi diz.
Errez-erreza da. Sukaldeko hondakin organikuk bota (handixak badiz, txikitxute):
Nahasta:
Matexal siku bota (egurre txikitxute, hosto sikuk…):
Honek pausuk jarraitxute, hile batzuk barru Kamiñazpin einddako konposta eukikou, ongarri modun erabiltxeko parkitan, lorontzixetan..!
Zamarrak erretea bixaltzi baino hobeto da konposta ein eta ongarrixe lortzi! Merkiaua, garbixaua eta ekologikuaua!
Konpostai buruz gexa jakin nahi bazue, hamen informazinoi gexa:
Oharra: bolei txapelketi bertan behera geratu de
Hauxe oharra jaso dou Aurrera kirol elkartetik:
Ikusi dugu “Turrune” atarian bolei txapelketaren berri eman duzuela, baina jakin ezazue aurtengo hondartzako bolei txapelketa bertan behera gelditu dela ez direlako talde nahiko apuntatu txapelketa gauzatu ahal izateko.
Eskerrik asko Aurrerakuai informazinoi pasatearren, eta gure aldetik dei bat nahi dotsau ein herritxarrai: parte hartu jaxetako ekintzetan eta bota esko bat antolaketan dabizenai!! Danok batea hobeto pasakou andramaixetan!
Badatoz andramaixak!
Gexenok jasoko zenduen etxeko buzoitxan, baine kanpotik zabizenontzako, hamen jaxetako egitarau. Hasi maunezko alkondarak plantxaten!!!!























