Andramaixetan txosnetan jo ta ke biharrin ibili eta gero, herriko gaztik Bilboa jun diz, bertako txosnetan turnuk betea. Baine dana biharra be ezileike ixan, eta goxi poteu etxeko aprobetxa dabe.
Badakiau Ondarrutik jente asko juten dala Bilboko txosneta esko bat botatea. Animo danoi, eta eskerrik asko!!!
Eta kalin giru ipintxen euazenak, beheiko argazkikuk. Urtero Iparraldetik etorten gazkuzen txistulaxak merezi dabela omenalditxuren bat edo beste iristen gazku, gora zuek.
Ezin ahaztu JON eta ARKAITZ. Alde Zaharrin botatako bertso baten esaben latxeik, eurok bertako seme ordik latxeik sentiuten dizela ONDARRUn
Ta badaz be bai jaxak biharrin pasaten dotxuenak, geure tripak beteten, eurai be mila esker
Amaitzeko esan, segi eitteko irudixak bixaltzen, azken baten gu ez gazelako albiste sortzailik baizik eta herrixan gertaten dizen gauzak erakusten douen leiho bat. Zeuek zaze kazetaixak.
Gaur bertan atatako argazkixe da beiku, 4 egunetan milaka lagun pasa diz bertatik atunak, sardiñak, marmittakuk, entsaladak…janaz, 2 egun geruaua dana txukun txukun laga dou, len euan latxeik edo zeoze hobeto. Berbakuk gaz.
Hamen sartzen dou jaxetako beste argazki sorta bat.
Hasteko Bertsutan ekimena, herriko bertso eskolako abeslaxak ein ben kale erakustaldixe.
Iñok ez dau esango gabaz ez dala anbienteik egon, bestelan beatu beheko argazkixe Kantxopin atataku
Goiko txosnak be gainezka
eta hau bestiau, leko eta ordo bardiñin atataku de. Batzuk ondo pasateko beste batzuk jo ta ke biharrin
Beheiko kali atzin ezta geatu eta GATIBUk kontzertazu eskeini ban baixako gabaz
Beste herrixetatik etorri dan jenti be egon da, eta horren artin jende ezagune, Goenkaleko antzeslaxak edo ta politikan aritzen dizenak .
Atal hau amaitzeko esan bir dou jente asko ibili dala argazkixak eta bideuk ataten ta eskertuko gendukela geuri bixalduko balezkuke. Artxibo handi bat gabiz sortzen eta gustoa hartuko gendukez. Askotan geu be ez ga allaten toki guztixeta.
Adibidez atzo goxin (ondarrutarron jai egun handixenin, ARRANTZALE egunin) alamedan gertatu zana ezin ixan gendun erretrata. Alamedi jendez gañezka eta berta agertu zin ertzainan irudirik ez dakau eskutan. Zeuen argazkixan zain gaz.
Denpora asko ez da pasa ta lelengoko argazkixak jasoten hasi ga. Hor du MARTZIANUN LUR HARTZI. Eguerdixan ein bi zan konzentrazinoi debekatzea etorri zin.
Erraldoi eta trainero artin, Alamedan zeozer sobran euan.
Hamen argazki gexa: Benta Zaharreko neska mutilak kalez kale kantun ibili zineko momento bat
Aurrea duz Andramaixak, ekitaldiz ekitaldi. Gaur Anje Duhalde ikusten jente asko egon da, eta Andrabandi kalez kale ibili de. Azkanengoko txanpi falta gasku bakarrik! Ia Espainiko inkisidorik jaxak trankil amaitzen lagaten daben!
ONDARRUTARROK bat eitten dou, gaur GARAk ata daben TASIOn marrazkixaz. Esaten dabe irudi batek mille berbak baño balixo gexa daukela. Atzo Ondarruk bixi ban egoerin adierazli de berau.
Gaur goxin alla da aginddu Madrideko Audientzia Nazionaletik eta alkatiai basea juteko deixe eitse Ertzain etxetik. Bertan, kuarteleko nausixak esatza zelan ordeni emon daben gaurko antolatute euazen ekitaldi guztik bertan behera gelditzeko, onea edo txarrea (hau da, egurre emoteko prest euazela).
Horren aurrin, antolatzailik manifako deixe bertan behera laga dabe, bazkatxan be mikrofonik ez erabiltzeko ta inungo kartelik ez atateko erabakixe hartu dabe. Hori bai, egun guztin zaintzapin egongo gazela jakin arazi dozku gure zaintzaillik. Ondarruko aurtengo jaxetako ertzainan lelu hau ixango eidela esazku URKI-JO, MATXE ZATTUAU!!
EL PAISek argitatatu daben artikulun arabera, pikoluk TURRUNE irakurten dabela baieztatu dou:
Hau dana euala pasaten, ONDARRUTARRAk” bazkaltzea ” jun ga…
Zapatun Aurrera 3. maila altza zaneko 50. urteurrena ospatu ben Zaldupen. Sasoi hartako jokalaixai omenaldixe eitsen, eta gero Aurreran eta Alavesen arteko partidu jokatu ben.