ESTEBAN MURUETAGOIENA ez zatxuau ahaztuten

1

Gaur 32 urte pasa diz hil ziñala. Zure herixotzi ez zan “naturala” ixan. Beatu baño ez da einbir Wikipedian agertzen dana:

ESTEBAN MURUETAGOIENA SCOLA (Ondarroa,Bizkaia 1943ko abuztuaren 6a-Oiartzun,Gipuzkoa 1982ko martxoak 28a) medikua izan zen. 1982ko martxoaren 16an Guardia zibilak atxilotu eta martxoaren 25ean libre utzi zuten. Hiru egun geroago hil egin zen. TORTURA aztarna nabarmenak zituen gorputzean. “OFIZIALKI” bihotzekoak jota hil zen.

Ongi etorri LOREN!

P1040024

1

Hainbeste urtin herritxik kanpoa egon bir ixan da Lorenek atzo eiban buelta Ondarrure.

Asko ixan zin BALTZAi ongi etorrixe eitzen herrittarrak, beste askok ezin ixan ben bertan egon motibo desberdiñak atxik bañe ONDARRUTAR guztion partez hamendik ONGI ETORRIxe emoten dotzuau. Jentik argazkixak bixaldu ahala sartzen jungo ga herrittarrak eitzen harreri erakusteko. Hasteko behintzat biharrin ipini ben (berdelak erreten),dule martxi hartzen Plazagañin esko bat botateko (je,je).

3

2

Ikaslik greban daz

8

HEZKUNTZI Herrittik eta herrixantzat lelopin urten dabe kalea gaur ikaslik, Euskal Herriko ikastetxe gehixenetan. NELSON MANDELAn esaldixe gogoratuz:

nelson mandela

Ondarrutar ikaslik, DONOSTItxik eta BILBOtik bixalduzku bertan ein dizen manifestaziñoin irudixak

4

5

2

eta herrire etorriaz, gogoratu zapatun Martxoak 29xan  LOMCE EZ, INPOSAKETARIK EZ lelopin  manifestaziñoi eongo dala Alamedatik urtenaz  13:00in.

hezkuntza 3

 

 

Geure elkartasune Alfonso Zenon abokatuai

2010in Ondarrun ertzainak einddako atxiloketak eta gero, Alberto Zenon abokatuk torturak salatu zitxun. Lau urte berandua, Zenon abogauk 10.000 eurotik gorako multi jaso dau, harek torturak salatzearren. Argi da hamen torturak ez dizela inbestigaten, eta gainea torturak salatzen dotxuzenai multak ipintxen gakozela!

Geure elkartasun guzti Zenonei!

Informazinoi gexa: http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140325/condena-economica-contra-el-letrado-alfonso-zenon-por-acusar-a-rodolfo-ares-de-ordenar-torturas#

PRACTICAN "NUEVAS DETENCIONES" EN ONDARROA VINCULADAS CON ÚLTIMOS ARRESTOS

LOMCEi aurre eitteko dinamiki ipini dabe martxan LEA-ARTIBAIn

 

lea artibai hezkuntza

Espainiar Gobernuk LOMCE hezkuntza erreformi onartu eta indarrin jarri badau be, 2014-2015 ikasturtin martxan jarteko arazo teknikuk daukez. Halan da be, datorren ikasturtin eta hurrengokutan lege horren aplikaziñoiai baztertu eta Euskal Herrixan «behar eta nahi den» hezkuntza sistema egituratzeko, pausuk emoti ezinbesteku dela ikusten dabe Lea-Artibaiko talde dinamikako kidik. Nabarixe da Lea Artibain hezkuntzako kide (irakasle, guraso, ikasle,…) gehixenon erabateko aurkakotasune hezkuntza erreformiai, eta argi adierazi behar dou zentralizatzalli, adoktrinatzalli, uniformatzalli, atzerakoi, segregatzalli eta elitisti dan lege hau gure herrixetan inposatzi ez douelala onartzen.

Horreaz batea, ezinbesteku dela ikusten dou azken hamarkada luzitan inposatu nahi izan doskun lege eta dekretun gañetik josten jun dizen bestelako hezkuntza ereduai jarraipena emon eta hezkuntza sistema propixun garapenin pauso barrixak emoti.

Informazinoi gexa, hamen: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/03/26/lomce-legeari-aurre-egiteko-dinamika-jarri-dute-martxan-lea-artibai-eskualdean/