Ondarruko zinemagilin lanan ESTREINALDIXE!!!‏

zini

“Emakumik kamera atzin” Emakumin Jabekuntza Eskolako ikastaroko parte hartzailik trailer bat grabatu dabe ikasturte honetan.

Eguenin, martxoak 27, 19:30tan estreinatuko dabe trailerra Etxelilan.

Sarrera libri eta debalde danantzat! Eta ostin luntxe eongo da

*eskerrik asko Aitor Janaridendakuai dendi erabiltxen lagatearren grabaketako.

Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan;  gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak,

Etxelilan martxun 28rarte, herriko ikastetxitako ikaslik eindako artelanak ikusgai

image009

Etxelilan Munduko Emakumeekin elkartasuna gaxe lantzen dazela eta, Hezkidetza Egitasmun bitxartez herriko ikastetxita salto ein dabe. Antolatu dizen erakusketa eta ekintzeta hurbildu diz (bisita gidatutan), eta eskolak be gaxe landu eta ekarpen bat ein nahi ixan dabe. Emakumeen Nazioarteko eguna eta Munduko emakumik elkartzen dotxuzen arte lanak eitxuez herriko ikaslik.

Ondarruko Gure Esku Dago, lan eta lan

Gaur goix guzti egon diz Gure Esku Dagokuk jenti giza-kateako apuntaten. Bertsolaxan laguntzi be euki dabe. Ixe 200 pertsona apuntata ei daz, baine Ondarrun gitxienez 500 bir diz. Gogoratu ekainan 8xan Durango eta Iruña batu bir douzela, alkarrei esku emonda. Herri bat gazelako, eta geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakauelako!

1962790_1387477964861492_1600758599_n

10007502_1387478541528101_8432963_n

1970511_1387478154861473_142035338_n

Iruñan hasi ei diz entsaxaten!

fotonoticia_20140323133818_800