“ESKALE BARRIXAK” performantzi ONDARRUko kalitan
Emakumik kamara atzin jarritxe trailerra grabatu dabe (eta making off-a)
EMAKUMIK KAMARA ATZIN ikastaru ixan da otsailetik apirilea Emakumintzako jabekuntza eskolan. Gidoi idaztetik, grabaketa bidaiatuz, zinin mundun lelengoko urratsak emon dotxue bertako ikaslik Gariza Produkzioak taldin gidaritzapin.
Hau de ikastarun sortutaku:
– Trailerra “supermekatua” Historias de 8 de marzo liburutik atatako istorio baten oinarritute. EHko beste herri batzutan grabatzen dabizenakin bateratute liburun lan osotu eingo da.
–Eta sorkuntza prozesu barnebiltzen daben eta ikaslin esperientzixak kontatzen daben Making off-a.
Pasa dan astin, martxoan 27xan, estreinatu ben trailerra Etxelilan eta jende dexente bertaratu zan.
Gure artistak bideuan esaten daben latxeik: “hamendik holywoodea!” Famauk zaze!
Hamen dakazue trailer zatixe, ia iñor ezautzen dozuen:
Eta hamen azaltzen dabe zelan eiben:
ONDARRUko txalopak berdeletan
Iparra Basauriko kartzelan da ondiokan
Basauriko kartzelako Tratamendu Juntak 100.2 artikulua aplikatu zion Iboni, bere osasun egoera larriaren ondorioz. Ibonek HIESa dauka, eta bere burmuineko ezkerreko lobuloan daukan orban baten ondorioz, ikusmenaren galera larria pairatzen du, beste zenbait disfuntzio kognitiboren artean. Etxe kartzelan egon den bi urte eta lau hilabeteetan bi epilepsia atake izan ditu, memoriaren, denboraren eta ubikazioaren galmenekin. Basurtoko Ospitaleko txosten medikuak egiaztatzen duenez, bere gaixotasuna C estadioan dago, hau da, sendaezina eta itzulezina da. Honez gain, etxe-kartzelan egon den bitartean Ibonek ezarri zizkioten baldintza guztiak bete dituela aipatu behar da.
Entzutegi Nazionalak emandako “bilatze eta atxilotze” aginduak, eskuduntzen inbasio argia suposatzen du, ez baitagokio berari presoaren erregimenaren aldaketa erabakitzea, kartzela bakoitzeko Tratamendu Juntari baizik. Zentzu horretan, Ibonek preso bezala daukan eskubideen urraketa larria burutu da, eta urraketa honek gainera, bere bizitza jartzen du arriskuan.
Azken bisitetan bere senideek nabaritu zutenez, ganoraz ez ikusteaz gain, oso urduri dago, presio psikologiko handia jasaten ari da eta disfuntzio kognitiboak jasaten hasi da. Martxoaren 24an etxera deitu eta oso txarto aurkitzen zela adieraziz, lehenbailehen norbait bidaltzea eskatu zuen. Abokatua joan zitzaion, eta bi orduko elkarrizketaren ostean, oso bakarrik eta desorientatuta sentitzen dela egiaztatu ahal izan zuen.
Plataformatik gure kezka larria plazaratu nahi dugu, eta Ibonen aldeko sentsibilizazio, elkartasun eta mobilizaziokanpainan parte hartzea eskatzen dizugu, norbanako legez edo talde/elkarte/erakunde legez bideratuko diren ekimenak bultzatuz.
Iparra galdu baik plataforma
Denak ala inor ez, kanpañin bideue
Ondarruko gaztik, preso ta iheslaxan alde ein daben ekintzak laburbildu eta bideo txiki bateaz internetea altza dabe, hantxe topa dou eurak eindako lan hau.
Apirilak 4 (baixaku) Gazte BURUTAKZIO topaketen aurkezpena Gaztetxin
Datorren apirillin (17-18-19 eta 20xin) ALTSASUn eingo dizen topaketen inguruko barri nahi badozu jakin, urreatu ongoxe baixakun Gaztetxea arratsaldeko 6retan. Bertan topaketen inguruko azalpenak emongo diz, eta aurretik nahi bazu egitarau ezautu, azpixan beatu.
Ondiokan ez dozule Gazte Burutakzioko Topaketetako sarreraik erosi? ANAITASUNAn daz 20 euskotan salgai, erosi ahal danik eta ariñen. Anima eta etorri zeube.
RADIXUn eskutik kontzertu zapatun (apirilak 5): WILLIS DRUMMOND eta JOSEBA B. LENOIR
Apirilak 5 (zapatu) danok Iruña abortateko eskubidin alde!
Datorren zapaturako deialdi nazionala da, Iruña jun eta aborto eskubi defendatzeko. Ondarruko talde askok be bat ein dabe deialdixaz (Uxu, Ernai,ikasle abertzalik…) eta autobuse egongo da Ondarrutik. Anima eta defendiu geure eskubidik!
ONDARRUKO institutoko ikasle abertzalik be IRUÑA juteko deialdixe ein dabe
Emon zeure iritzixe, karta sozialeako
Euskal Herriko eskubidin karti lantzen dabizen taldik herritxarran iritzixe nahi dabe jakin.Zeintzuk diz gure eskubide sozialak? Zer dinozu lan eskubin ingurun? Zer ein bir de aniztasunaz? Eta ingurumenaz? Zelan lortu bardintasune?
Iritzixak jasoteko buzoik ipinitxuez herrixan. Anima, danon artin geure eskubidik zeintzuk dizen zehaztu eta aldarrikatu bir dou eta!













