Apirilan 9txik 21ea: TORTURIatxik jardunaldixak, LUTERL‏en eskutik

TORTURA kartela

Ondarruko LuterL taldik torturiai buruzko jardunaldixak antolatutxuz Ondarrun. Hauxe dozue egitarau:

TORTURA… ETENIK GABEKO KATEA!

Ondarroan, apirilaren 9tik 21era

• APIRILAK 9, EGUAZTENA.
Gaueko 21:00etatik 22:00etara.
IRRATSAIO BEREZIA RADIXU Irratiko “Ein Daigun Bidi” irratsaioan.
ROSI ARANA preso ohia eta margolariari elkarrizketa zuzenean.
105.5 FM edo radixu.info

• APIRILAREN 11tik 21era. Udal Erakusketa Aretoan.
TORTURARI BURUZKO MARGO ERAKUSKETA.
Egilea: ROSI ARANA TXAKARTEGI gernikarra.

Ordutegia: astegunetan: 18:30etik 21:00etara

• APIRILAK 16, EGUAZTENA.
Gaueko 22:00etatik 00:00etara.
IRRATSAIO BEREZIA RADIXU Irratiko “Azken Mohikanoak” irratsaioan.
JON ARRIZABALAGA, Andoni Arrizabalagaren anaia.
105.5 FM edo radixu.info

GLOBHITO 24. ZENBAKIA.
– Erakusketari buruzko aipamena + Jardunaldien egitaraua.
– 400 ale.
– Betiko lekuetan banatuko da, jendeak har dezan.Antolatzailea: LUTERL.
Laguntzailea: Ein Daigun Bidi irratsaioa.

“Geure gorputze, Gure erabakixe” aldarrikatu gendun atzo IRUÑAn

Atzo IRUÑAn ein zan manifan millaka emakume batu giñan Euskal Herriko Mugimendu Feministin deixai jarraitxuaz. Hiru berba oiñarritzat hartute: Berbi, Gorputze eta Erabakixe. Euskal Herri guztitxik jun giñan emakume ta gixon. ONDARRUn autobus bat bete gendun. Hamen erakusten dotzuauz bertan ata genduzen aragazkixak:

13

10

8

5

12

3

eta gai honetaz ata daben koplak nahi badozuez entzun, beatu Ahotsa infokuk ata dabena:

 

Ixena emozu giza kateako?

P1080207

Gerua eta ondarrutar gexa daz apuntaten ekainan 8ko giza kateako. 400 pertsonatik gora ixena emonda daz! Eta zu, apunta zaz?

Euskal herritxarrok geure etorkizune erabakitxeko eskubidi dakauela pentsaten bazu, apunta giza katin!

Ondarrutarrok Elorrixoa jungo gaz. Behian dakazue ibilbide guzti, eta leko bakotxin ze herritxako jenti egongo dan.

gizakatea_mapa

Elkartasune atxilotutako ikaslikin

Dakixuen modun ongo astin ikaslik atxilotu dotxuez Euskal Herriko herri desbardinetan, ikasle greban parte hartzearren. Eta Ondarruko gaztik elkartasune adierazi dotse, kartelan bidez eta atzo institutun konzentrazinoi eindde.

Ikaslik atxilotzen ibili baik, atxilotzi dakarrela Wert, herritxarron eta euskaldunon hezkuntza eskubidin kontra etxearren!

BkYf49BIIAAOQq6.jpg large

BkYivQtIAAA41xe.jpg large