BERGAMO, Urtzaz

Bergamo urtzan alde

Gaurkun BERGAMOko (Itali) Barrio Campagnolo zentro sozialin aurkeztu dou dokumentala (ResistOndarru). 50 minutuko ikuskizunak, 3 ordu ta erdiko txarli eitteko aukeri zabaldu dau. Bertaratu dizenak interes handixaz jarraitxu dabe esaten zana eta Euskal Herrixan egoeriai buruzkuk. Euskaldunakin batea mahaixan Brigada Gorrixetako emakume bat eon da. Bixar, BRESCIAn aurkeztuko dou dokumentala ta bixalduko dou argazki gexa. Ondo ixan ta Aurrera Bolie.

Bizkaiko emakumintzako jabekuntza eskolan sarin LOGOTIPO LEHIAKETI

1

Lehiaketa honen helburu de Bizkaiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolan Sari (Basauri, Ermu, Getxo eta Ondarruko eskolan artin osatutaku), ezagutaraziko daben diseinu grafiku edo logotipu aukeratzi. Logotipo irabazlik sare horrek antolatzen daben ekintza eta jarduera guztixak iragarri eta identifikatuko dotxuz.

 Sarixe: 600€

Informaziñoi gehixa eta oinarriak irakurgai helbide honetan: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/BizkaikoEmakumeentzakoJabekuntzaEskolenSarearenLOGOTIPOLEHIAKETA.aspx

Epi: maiatzak 7.

Udaletako hizkuntza irizpidin kontrako erasuk salatu dotxuez

Jakingozuen modun, gobierno española eta beran gobernadore Urkijo udalan hizkuntza irizpidik aztertzen eta salatzen dabiz, kastellanu baztertzen dabelakun. Ez gakoe gustaten gure herrixetan euskeraz bixi gazela ikusti. Hori dala eta, Euskal Herriko udal batzuk (tartin Ondarrukuk) egoeri salatu dabe. Eta Kontseiluk konzentrazinoik deitxu dotxuz bixarko Ondarrun eta beste herri batzutan.

BkpJ5NmIIAAFTq1.jpg large

ONDARRU munduntzir zabaltzen

Milanon herri harresixiatxik berbetan 2014-04-05

Asteburu honetan MILANeko gaztetxe baten (Baraondan) ONDARRUko herri harresixatxik eon diz berbetan eta bide batez RESIST ONDARRUko irudixak eon diz ikusten, bertoko herrittarrak tartin euazela. Horreaz batea, Iñaki Iribarren eon zan (AITZOL ETXABURUaz batea FLEURYko kartzelan eondaku) eta berak azaldu ban Euskal Preso Politikuk euki daben eztabaida prozesu gaur egungo egoera allateko.

Beste argazki hau,TURINeko unibertsitateko zine geli de eta jenti kalearte eon da

1Bittartin hitzaldixak emoten eta dokumentalan aurkezpenaz jarraitzen dabe.

2