Ondarruko Turismo bulegun eskutik, Allerire txoixak ikustea juteko aukeri egongo da. Apirilan 4an erderaz ixango da irteeri (kanpotik datozenantzat, kontixu) eta apirilan 18xan eta maxatzan 16xan euskeraz.
Errubera gexa agertu diz Saturranen
Eguzki talde ekologistik behiko mezu bixaldusku. Saturraneko errekan errubera gexa agertu diz, eta lehen euazenak jasoteko ei daz.
Saturraranen gurpil gehiago agertu dira tenporaleen ondorioz. Lehendik zeuden batzuk ere bertan jarraitzen dute. Portuan eta txalupetan neurriak hartu behar dira kostaldea gurpilez ez betetzeko. Mutrikuko udalari eskatzen diogu gurpil horiek jasotzeko.
Nahizu ikasi panderu joten?
Herritxarrai hondakin organiku jasoten hasi de udala
Astelehenin hasi zan udala hondakin organiku (etxeko jateko hondakinak) jasoten nahi daben herritxarrai, etxe aurrin edo udalan lokaletan. Horreaz organikuaz konposta eingo da, eta gero konposta ongarri latxeik erabiliko da Larruskainen, udala landatzen dabilen baso autoktono eta publikun. Behian dakazue udalak bixaldutako informazinoi:
Herritarrei hondakin organikoak jasotzen hasi da Ondarroako Udala, etxe aurrean edo lokaletan
Nahi duten herritarrei hondakin organikoak jasotzen hasi da udala, etxe aurrean edo lokaletan. Potoak astelehen, eguazten eta bariku goizetan jasoko dira.
80 familiatik gora daude izena emanda proiektuan.
Jasotako organikoagaz konposta egingo da, eta konpost hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktono publikoan erabiliko da, lurra ontzeko.
Potoa lokaletan lagatzeko aukera
Nahi duten herritarrei potoa lokaletan lagatzeko aukera eskainiko die udalak. Momentuz, lokal bat egokitu du, lehengo Arenosaneko zapatadendan (Antiguako Ama kalean). Lokal horretan astean hiru bidar euren hondakin organikoa laga nahi duten herritarrek hemen eman behar dute izena: ingurumena@ondarroakudala.net edo 94 683 3677. Laster lokal barriak egokituko ditu
Bi urterako proiektua
Hondakin organikoak batzeko sistema hau behin-behinekoa izango da, bi urterako proiektua. Bi urte barru hondakinak jasotzeko kontratua barritu beharko da, eta orduan herri guztian organikoa jasotzeko sistema orokor eta behin betiko bat ipini beharko da. Udalaren asmoa da sistema berri hori herritarrek aukeratzea (alboko herrietan egin duten modura), beti be Europa mailako birziklatze mailetara ailegatzeko.
Geure etorkizune josti, geure eskutan da!
JOSU ARRIZABALAGA BADIOLA, EHbildun hautagaxe Ondarruko alkati ixateko
Gaur eguerdixan kofrai zaharrin ein dan batzarrin aho batez hartu dou erabakixe. Josu Arrizabalaga ixango da EH Bilduk Ondarruko alkatetza aurkeztuko daben herritxarra.
Esko aldaketi era naturalin einddou.
JOSU ezautzen douenok badakiau goguaz beteko dabela beran ardura barrixe. Josuk esperientzixi dauke udaleko arduretan, eta urte askun einddau biharra abertzaletasunan alde eta langile mugimendun. Eta gaur beran lelengo berbak preso eta iheslaxantzako eta txarto pasaten dabizenantzako ixandiz.
“TRAINERU danon artin erun birdou” hauxe da laburbildute berak zuzenduko daben zerrendin idea nausixe.

















