Ondarruko preso eta iheslaixan kuadrillakuk eta lagunak antolatute, euran aldeko futbito txapelketi ixango ra EKAINAN 20xan FRONTOIN, goixeko 9txerdixetan hasi eta iluntzeko 19:00etan ixango ra finala. Egun guztin zir, TXOSNI eta ANIMAZIÑOI eztiz faltako, eta jan-edanik pez! Anima zeure kuadrilli be, eta ixena emon hillan 16xe baño lehen Apallun, Kukuan, Anaitan edo Kulixkan!
Ekainak 4 (eguena) ONDARRUko EH BILDUn herri batzarra
Badatoz 2015eko Kamiñazpiko jaxak!
HENDAXAn be fuolin jokatu gendun
Atzo futbol egune euki gendun. BARTZELONA aldea eon giñan begire Atletixak kopi irabazteko esperantziaz, bañe beste Ondarrutar talde bat HENDAXA jun zan fuolin jokatzea preso ta iheslaxan aldeko futbol 7re. Euskal Herri guztitxik jundako jenti batu zan bertan, ONDARRUk 3 ekipo aurkeztu ban (Ondarrutarrak, Pelauk eta Ekipo Rosi) eta esko hutsik ez giñan etorri bertatik. Hamen bertan atatako irudi batzuk:

Normalin kopiaz etorri ixan diz bertatik, aurten beatu zelako diplomi jaso douen
Bartzelonan zazen ondarrutarrok, ondo pasa!
KRESALA egunai hasieri emotze
Ekainak 6 (zapatu) Hendaxan: “HERRI BIHURTU ZAIDAN DESERRIAN” emanaldixe
«Herri bihurtu zaidan deserrian» olerki eta kantu emanaldi bat da, errezitatutako poema eta kantu akustikun bilduma bat; euran bidez, etxi atzin laga eta toki ezezagun baten bixitxen jarraitzen dabenan histoixi kontaten dau. Bidai baten kontakizune da hau, erbesteratun min intimuenak, hausturak, zalantzak, hutsunik eta pozak islatzeko saiakera bat. Askoren histoixi ixan leike hau, nahiz eta Jon Garmendiak idatzitxako poemak ixan, beran benetako histoixin kontakizun modun. 10 urtetan idatzitxako poemak diz. Eta dana Xabi Solano musikaixak gidatutako taldin eskutik. Partaidik Jon Garmendia: Idazli. Xabi Solano: Musikaixe. (Esne Beltza) Keu Agirretxea: Musikaixe. Ortzi Oihartzabal: Bioliñe. Xabi Azkarate: Perkusionisti. Eider Eibar: Ilustratzaili. Soinu teknikaixe Paxkal Etxepare hazpandarra ixango da, eta Argi teknikaixe Jon Mentxaka. 
Estiballesek Ondarruai lagatako makili, Estiballesei bueltan
On lau urte Arkaitz Estiballesek Bizkaiko bertso txapelketan irabazitxako makili Ondarruko herrixai emotzan.
4 urte eta gero, Argia Ituarte Ondarruko alkatik bueltan emotza makili Estiballesei.
Baine jakinddouenez, Argia Ituartek prest dauke beste makila bat, Josu Arrizabalaga alkate barrixai emoteko.












