Kamiñazpi, gainezka!

Amatxu diz Kamiñazpiko jaxak eta esan geinke urtero latxeik aurten be kriston giru egon dala. Adibide latxeik, hauxe argazkixe, zapato gabeku. Kamiñazpiko jaxetako argazki gexa badakazuez, bixaldu eta Turrunin argitaratuko douz.
Zoixonak eta eskerrik asko Kamiñazpikuai beste behin be jaxak antolatzearren euran auzun. Datorren urtin gexa!

1782063_376342072569264_2199069289210266083_n

IKURRIÑE osteabe ONDARRUko udaletxin (1977-02-06)

“Herri bat beran memoixa baik ez da ixe” hori esan ixan dou beti TURRUNIN eta hori holan ixan birdala konturatu birde jenti. Beatu ze altxor ailla dan gure eskuta.
Diktaduri amatxu eta gitxire 1977-02-06xan isei zan osteabe ONDARRUko udaletxin ikurriñe.
1. ikurriña Ondarroako udaletxean 1977-02-06

Eta argazkixaz batea bideo bat be eskuratu dou.  Esan birdou sasoi hartako kamarak ez eukela zer ikusi gaurkukin eta irudixak ez dizela beste mundukuk, bañe atzanearte ikusti gomendatzen dotzuau. Edadekuok ezautukozue jende bat (adibidez, amaierako irudixetan argi ikusten diz SANTOS GARCIA, KEPA AULESTIA eta ANABEL ZUBIKARAI).

Ekainak 5 (baixaku), 2015eko KUADRILA EGUNE antolatzeko batzarra

2015ko kuadrilla egune antolatzeko batzarra
Batzarran antolatzailik ata daben oharra:

Herritxarrak ezbagaz laguntzeko prest Andra Maixetan halako egun berezixe antolatzen, ia zeinek lagundubizkun.

Gure asmu koadrila egunak on dala urte batzuk eukan garrantzixi berreskuratzi re, eta horretako hona batzarrea danok ixango zaze ongi-etorrixak. Inguruko herrixetako jaixetan koadrila egunak dauken garrantzixi geure herrire be nahi dou ekarri, koadrila egun parte-hartzaile bat osatuz. Gure asmu, egun guztiko egitarau bat sortzi ixango ra, eta gero alperrik ixangora esati eztala ixe eon. Batzar hau antolatzen douenok be geuk nahidouelako gabiz honetan, eta gure irabazi bakarra herrittarrak jai eder batzukin gozatu ahal ixateko aukeri eukitxi ixango da.

Ondarruko jai batzordi osatzen douenok, Udala, herriko kultur eta kirol taldik eta beste hainbat talde eta norbanakok dei etxendabe batzar honeta. Etorri mesedez, eta zabaldu hau mezuau herrittar guztik irakurteko.

‪#‎AndraMaixak2015‬