Irailin etorriko da Ondarrure munduai lehenengoko buelti emotsan txalopi
Apirilin etorteku zan, baine atzanin irailin etorriko da. Ondarrun Nao Victoria txalopin erreplika bat ikusteko aukeri eukiko dou, munduai buelti emotsan lehenengoko txalopi.
Eta zeatxik etorriko da Ondarrure? Ba Ondarruko Historia Zalik dokumento bat topa dabelako, eta hor dokumentun agertzen dalako hori txalopioi ondarrutar batena zala, eta ziurrena Ondarrun einddaku ixango zan.
Iraile urreatu ahala emongotsuau informazinoi gexa. Bitxartin, hamen Nao Victoriai buruzko histoixi: NaoVictoria_Ondarroan(1)
BEIKOZINAko apirileko egitarau
Apirilak 17 (baixaku) elkartasun BERTSO saiu
Apirilak 6 (astelehena) Zigortzaileak pelikuli etb1en
Astelehenin, gabeko 21:00xetan Arantza Ibarra ondarrutarran Zigortzaileak pelikuli botako dabe etb1en. Ikusi baik badakazue, ez galdu aukeri!
Ondarru, herri abertzali
Emakumin kontrako indarkerixi salatu dou
Ondarruko gaztik, mendi martxan
Gixon batek emakume bat hilddau Gasteizen
Matxismuk beste hilddako bat laga dau Gasteizen. Gixon batek emakume bat hil ban atzo. Hori dala ta, udalak ikurriñe masta erdixan ipini dau, bandera lilaz batea.
Ezin geinke onartu gixon batek pentsati emakume bat hiltxeko eskubidi daukenik. Matxismoik ez! Eskubide bardintxasune eta askatasune danontzako!















