Gaurko ekintza honen bidez, Ibon Iparragirre Burgoa eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko presoek jasaten duten biluztasuna islatu nahi izan dugu. Hau da, mendekuan oinarritutako espetxe politikaren aurrean gaixo larri dauden presoek ez daukatela inolako babesik, indefentsio egoeran aurkitzen direla. Eta indefentsio egoera horrek, euren gaixotasunaren ondorioak areagotu baino besterik ez dituela egiten, eta baita ere gaixotasunaren beraren hedapena erraztu.
Ibon Iparragirrek, esaterako, HIES-a dauka C estadioan. Honek zera esan nahi du: bere gaixotasuna sendaezina dela eta degeneratiboa. Bai Basurton eta bai Madrileko Gregorio Marañon ospitalean egin dizkioten txosten medikuek “leucoencefalopatia multifocal progresiva”, “episodios convulsivos”, “deterioro cognitivo” eta “probable demencia sida” aipatzen dute Ibonen diagnostikoan. Hau da HIESak burmuinari ukitu dio, eta besteak beste, ikusmena galtzen ari da: ezin du irakurri eta ez du ezagutzen aurrean daukana, lau metrotara eduki arren. Egoera hau jada zaila bada askatasunean, irudika dezagun zernolako sufrikarioa ari den pairatzen Ibon egunerokotasun batean.
Kirol agendik 55.000 bisitxa eukitxuz
Ondarruko Udaleko kirol batzordik aurrea eruten daben kirol agendi 55.000 bisitxa eukitxea aila da. Astero astero herriko kirol mobidin barri emotesku agendik. Esan bir de batzordeko partaidik borondatez eruten daben proiekto bat dala hau. Horretxeatxik, zoixonak eta segi aurrea!
GABEKO IZARRAk aldizkaxan 5. zenbakixe kalin
ARRI-BOTX 1. bertso paper lehiaketi
Feliç Diada de Sant Jordi
Zalantzak eukitxezuz reziklateko ordun?
Albala noa bota bir de? Eta boligrafo zaharrak? Zer ein bir dot kozinako paperaz? Sarritxan eukitxen douz halakoxe dudak reziklateko ordun.
Horretxeatxik, Ondarruko Udalak eta Amankomunazguk hiztegi bat ata dabe, reziklaten laguntzeko.
Etxin jasokozue hiztegixe, baine interneten be ahal dozue ikusi.
http://www.lea-artibai.org/es-ES/Noticias/Documents/euskeraz.pdf
Apirilak 24 (baixaku) Juanito Urkizu futbolaxai buruzko hitzaldixe
Hauxe da Ondarruko EH Bilduk udal hauteskundita aurkeztuko daben zerrendi
Udalin esperientzixi dakarren jenti eta arpei barrixak, gaztik eta nausixak, herriko talditan dabizen pertsonak… Hauxe da Ondarruko EH Bilduk udal hauteskundita aurkeztuko daben zerrendi. Maxatzan 24an, ondarrutarrok garaile!
Hauteskundita aurkeztu dizen zerrenda guztik ikusteko aukeri hamen dakazue:
KIRMEN URIBE ez da geldik egoteko

Kirmenek beti dauke tarte bat beran idazle biharra albo batea laga eta herriko ekintzetan parte hartzeko.
Baixakun Kofraixan ikusi gendun bertsolai taldi zuzentzen

Eta gaur goxe guztin barran tzir ibili de lagun talde bateaz telebistako kamarak albun eukazela. Gure arrantzalin biharraz eta berak idazten dabenaz loturi eiñaz.

Gure Esku Dagon ekitaldixetan be ikusi dou aspaldixan.
Segi holantxenik Kirmen, herriko ekimenetan laguntzen eta Ondarrun ixena zabaltzen Euskal Herrixan eta mundun!
Gasoile errixun behera
Gaur hauxe ikusi dou Ondarrun: gasoile errekan behera.
Aurreko baten be ata gendun argazki bat Turrunin. Bertan ikusten zan gasoil potu errixun behera.
Kontixu hori bidoi gazte batzuk ata ben errixutik, eta kontenedoretan laga.
Ba gaur beste bidoi bat agertu de errixun, eta gasoile uretan zabaldute. Eztakiau bidoi bardine dan ala beste bat.
Aurrekun be esan gendun, eta atzea be esango dou: geuk ezparou zaintzen geure errixu eta itsosu, zeinek? Hortxe itxosun atrapatako arraine janda bixi gaz. Errixure botatako zikinak bueltan bueltan geure platerin amaitzen dabe. Zainddu daigun Artibai!













